Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2015/02/19

IRRATI SAIOA ETA IÑAUTERIAK

 
Goizean eskola ailegatutakoan irrati saioarekin hasi ginen eta oso ondo atera zitzaigun. Gero inauterietako mozorroak prestatu genituen. Etxera joan ginen bazkaltzera eta 14:30etan eskolara ailegatutakoan mozorroak jantzi genituen. Ondoren denok kalera irten ginen mozorrotuta. Karroza batean txikiak joan ziren eta herrian zehar desfilatu genuen. Eskolako atarira heldu ginenean dantza pila bat egin genituen eta bukatu genuenean txokolatada ederra izan genuen.


 

2015/02/17

INAXIORI ELKARRIZKETA



Astearte arratsaldean Inaxio izan genuen gurekin, elkarrizketa egin genion eta irakurtzeko

Bukaeran  dunbak nola jotzen diren erakutsi zigun. 
Bakoitzak bere mugimendua egiten du, gerriarekin egin behar da mugimendua, saltoka ez da joan behar eta erritmoa nahiko azkarra eman behar da. Ikusi zein ondo ikasi genuen dunbak jotzen. 

 
Arratsalde polita pasa genuen.Eskerrik asko Inaxio!


2015/02/09

SANTA ESKEA 2015

 

Otsailaren 4ean, Santa Eskea eguna, ohitura jarraituz, Basakaitz ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleak koplak kantatzera irten ginen. Bi taldetan ibili ginen, bat Zubialde aldean eta bestea herrian zehar. Hamabiak aldera taldeak elkartu eta Udaletxe aurrean kopla desente bota genituen, amaiera eskolako sukaldariei eskeinitako koplakin egin genuen. 
Aurrez eguraldi txarra izango zela eta,bezperan, irrati saio bat prestatu genuen koplak kantatuz eta hemen uzten dizuegu entzun ahal izateko.