2014/12/05
EUSKARAREN EGUNA
Abenduak 3 Euskaren eguna ospatu genuen Aizarnazabalen. Eskolan irratsaioa egin genuen eta etxeetan entzun zen lehen aldiz. Gero errekreoa izan genuen eta bukatu ondoren Ezten Giro taldea etorri zen musika jotzera. Giro polita ipini zuten eta oso ondo pasa genuen kantatuz eta dantzatuz.
Egilea: Elene
2014/11/17
AROTZ- ENEAN
Kaixo denoi,
Azaroaren 10, 11 eta 12an Nafarroako Etxarri Larraunen dagoen Arotz- Enea aterpetxean egon ginen. Aizarnazabaletik 9:15tan irten eta autobus txiki baten Arotz- Eneara abiatu ginen.
Bertan ,hiru egunetan, jarduera ezberdinak egin genituen:
- Irterak: astelehen arratsaldean Jentilzulo ibilaldian Margarita behiaren hezurrak ikusi genituen eta koba zulo baten xaguzaharra. Asteartean basoan ibili ginen eta harrobi bat ikusi genuen. Asteazkenean Aldatzera joan ginen eta bidean behien granja baten sartu ginen.
- Tailerrak: Suaren tailerrean istorioak kontatu genituen; animalien tailerrean talde bakoitzak, animali bati buruz, jardun genuen ; ukenduen tailerrean sainbelarra, olio eta argizariarekin ukenduak egin eta etxerako polit apaindu genituen. Astearte iluntzean diskoteka izan genuen, dantzan asko disfrutatu genuen.
2014/11/05
BANPIROA
Idazlea: Enric Lluch
Marrazkilaria: Fernando Falcone
Argitaletxea: Erein
Banpiro batek hortzak zorroztera joan behar du dentistarengana.
Lortuko al du hortzak zorroztea?
Animatu irakurtzera!!!!!!!!
Liburu hau oso dibertigarria da eta asko gustatu zait.
Egilea: Aimar Olaizola
KLETA BIZIKLETA
Idazlea: Mariasun Landa
Argitaletxea: Elkar
Marrazkiak: Carlo Zabala
Bazen behin, bizikleta bat Kleta izena zuena. Bere ametsa zoora joatea zen, baina, bere nagusiak ez zuen inoiz eramaten, eta Kleta greban jarri zen. Nagusiak lanerako behar zuenez eta zoora eramatea erabaki zuen, baina bertan, atezainak bizikletarik ezin zela sartu esan zion. Lortuko al du Kletak bere ametsa betetzea?
Errexa da irakurtzeko eta istorio polita denez, irakurtzera animatzen zaituzte!
EGILEA : JURGI
ZOONBIA
Izenburua: Zonbia.
Idazlea: Erich Lunch eta Oriol Hernández.
Argitaletxea: Erein.
Saila: Muntroen kutxa.
Azti batek zonbi aparta nahi zuen baina aukeratu zuena,oso baldarra zen. Begiak zuri jarri zituen ez zuen ezer ikusten eta zazpi aldiz egin zuen eztropezu. Zer gertatuko ote zen?
Asko gustatu zait eta irakurtzeko erraza egin zait.
Egilea: Urko
JON TXIKIREN ABENTURAK
Izenburua: Jon Txikiren Abenturak
Idazlea: Pako Sagarzazu eta Iñaki Zubizarreta
Marrazkilaria: Javier Celestino
Argitaletxea: Elkar
Jon mutiko bat da, oso alaia eta oso ondo pasatzen du bere txakurra "Ongi"rekin. Goiz batean Jon gaixo jarri zen eta horregatik ezin izan zuen eskolara joan. Bere lagunak bisitatzera joan zitzaizkion. Bat-batean ahots bat entzun zuten, koadroko neskatxa zen, eta neskak esan zien:
- Etorri nirekin koadrora, oso ondo pasako dugu, eta abenturak izango ditugu!
Koadroan ze abenturak bizi izango zituzten Jonek eta bere lagunek?
Asko gustatu zait liburu hau. Abenturazkoa da. Irakurtzeko erraza egin zait.
Egilea: Dorleta
4 URTE 6 HILABETE ETA 3 EGUN GEROAGO
Izen burua: 4urte 6hilabete eta 3 egun geroago.
Egilea: Emmanuel Bourdier.
Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola.
Marrazkilaria: Gonzalo Izquierdo.
Bilduma: Ibaizabal.
Julien ospitalean esnatzen da, 4 urte 6 hilabete eta 3egun lotan pasa ondoren. Ez ditu 10 urte, 15 baizik. Ume-umetatik hartz txiki esaten zioten, baina orain, erraldoi baten gorputza dauka. Jacky izenekoTxakur bat ere badu. Julien, Jean-Marinez maiteminduta dago.
Lortuko ote du bere adin berrira eta bizitza berrira egokitzea?
Ezait gustatu asko, baina hala ere polita izan da.
Egilea:Moha.
ROKE IZENEKO KOMUNA
Egilea: Antton Dueso
Marrazkia: Elena Odriozola
Argitaletxea: Aizkorri
Euskarazko Moldapena: Migel Anjel Elustondo
ISBN:84-8263-332-5
Ipuin hau Nikolas izeneko mutil batena da. Mutila aitonarekin bizi da gurasoak bananduak dituelako . Lasto -tokian komun zahar bat bilatzen du eta bere laguna egiten da. Roke izena jartzen dio eta honek, istorioak kontatzen dizkio . Zer gertatuko da ?
Oso liburu polita, gogoa jarri eta erraz irakurtzen da.
EGILEA: UNAI MUJIKA
Marrazkia: Elena Odriozola
Argitaletxea: Aizkorri
Euskarazko Moldapena: Migel Anjel Elustondo
ISBN:84-8263-332-5
Ipuin hau Nikolas izeneko mutil batena da. Mutila aitonarekin bizi da gurasoak bananduak dituelako . Lasto -tokian komun zahar bat bilatzen du eta bere laguna egiten da. Roke izena jartzen dio eta honek, istorioak kontatzen dizkio . Zer gertatuko da ?
Oso liburu polita, gogoa jarri eta erraz irakurtzen da.
EGILEA: UNAI MUJIKA
LATA BATEN GORABEHERAK
Egilea: Begoña Ibarriola.
Marrazkilaria: Teresa Novoa.
Itzultzailea: Miren Agur Meabe.
Bilduma: Sentipuinak.
Argitaletxea: Elkar.
Gizon batek, tomate lata bat hartu zuen supermerkatuko balda batetik eta erosi ondoren, etxe batera eraman zuten. Latari, bildur pixka bat ematen zion supermerkatutik joateak, denbora askoz han egon zelako, baina segidan ohitu zen. Bat-batean hutsik zegoela sentitu zuen eta zakarontzira bota zuten. Zakarrontzitik atera zenean abentura asko pasa zituen, zein abentura diren jakin nahi baduzu, irakurri liburua. Animatu!!!!!!!!
Niri asko gustatu zait. Oso barregarria da eta oso erraz irakurri dut.
Egilea: Aratz Manterola.
IDAZLE TXIKIA
IDAZLE TXIKIA
Marrazkiak: Mercé Aránga
Argitaletxea: Elkar
Euskara: Joxantonio Ormazabal
Bazen behin Idoia izeneko neskatila bat idazten ikasi nahi zuena. Egun batean, andereñoak bere izena idazten erakutsi zion eta Idoiak bere izena leku guztietan idazten zuen. Irakurtzen ere pixka bat erakutsi zion. Egun batean aitak gauzatxo bat esan zion. Zer esan ote zion? Lortuko ote zuen idaztea?
Iritzia: Niri asko guztatu zait, dibertigarria da eta irakurtzeko oso erraza. Animatu irakurtzera!!!
Egilea: Olatz
Egilea: Olatz
2014/11/02
METRO BATEKO LETRAK
Izenburua: Metro bateko letrak
Idazlea: Julen Gabiria
Marrazkilaria: I. Martiarena "Mattin"
Argitaletxea: Elkar
Nadia, Errumaniako neskatila bat da eta metro bat eta hogei zentimetro neurtzen ditu. Beraren lehenengo aldia da metro batean bakarrik joango dela. Metroan doala, andre batek galdetzen dio:
- Nora zoaz polit hori?- ( Nadiak, andere hori txanogorritxuren ipuineko otsoa dela pentsatu du)
- Amamaren etxera noa, amamatxo ikustera.
- Argia joanda! (esan dio gizon batek ondoan zeukan mutil bati).
Orduan gizon batek orritxo batzuk ateratzen ditu.
Zer gertatuko ote da?
Luzea baina oso polita.
Egilea: Izaro
2014/10/28
CLARA CAMPOAMOR
Izenburua: Clara Campoamor emakumeen eskubideen defentsatan
Idazlea: Victor Viladerll Balasch
Ilustratzailea: A cuatro manos estudioa
Argitaletxea: Txertoa
Bilduma: Nor da?
Amaia Donostiko neska bat da eta eskolarekin Madrilerantz joaten da. Amaia mendi artean ibiltzen ohituta dago, baino Madrilera iritsitakoan, zer gertatuko ote zaio?
Liburu hau gustatu zait, baina irakurtzea gustatzen zaionari bakarrik gomendatzen diot.
Egilea: Lara
MUXI ETA PUXI
Izenburua: Muxi eta Puxi
Idazlea: Txiliku
Marrazkiak: Luis Astrainen
Agitaletxea: Elkar
Bilduma: Perkat saila
Muxi eta Puxi muxarrak ziren eta anai-arrebak. Egun batean katagorri bat bilatuko dute galduta eta beldurtuta. Muxik eta Puxik lagunduko al die? nork zainduko ote du kattagorria negu ikaragarrian? nola moldatuko da?
Ipuin polita da.Asko gustatu zait, baina irakurri ere gustura egin dut. Animatu irakurtzera!
Egilea: Elene
2014/10/20
2014-15 ikasturte
Kaixo lagunok,
2014-15 ikasturteari irailan hasiera eman genion eta gure bloga martxan jarri dugu. Aurtengo ikasturtea LHko 3.zikloa 11 ikasleek osatzen dugu. Blogan eskolako hainbat jarduera ezberdin publikatzen joango gara eta ikastetxeko beste zikloak ere parte hartuko dute.
Animo! lan txukuna egingo dugu denon artean.
2014-15 ikasturteari irailan hasiera eman genion eta gure bloga martxan jarri dugu. Aurtengo ikasturtea LHko 3.zikloa 11 ikasleek osatzen dugu. Blogan eskolako hainbat jarduera ezberdin publikatzen joango gara eta ikastetxeko beste zikloak ere parte hartuko dute.
Animo! lan txukuna egingo dugu denon artean.
2014/06/20
WAVEGARDENEN SURFEATZEN
Ostiralean, ekainak 20an, eskolako azken eguna izan zen eta LHko ikasleak Wavegardenera joan ginen. Goiz pasa ederra egin genuen. Ederki gozatu genuen bertan!!!
2014/06/16
EUREKA MUSEOA ETA HONDARRIBIAKO ATERPETXEA
Aurtengo ikasturtean,ekainak 4,5 eta 6an kurtso bukaerako irtera Hondarribiako aterpetxera egin genuen. Lehenengo egunean Eureka Zientzia Museoa bisitatu genuen eta bertan bisitaldi gidatua eta Kimikari buruzko tailerra egin genituen. Oso ondo pasa genuen Hondarribian!
2014/05/13
2014/05/09
ETXEPEKO TXUTXUMUTXUAK
Aurtengo maiatzaren 8an, Samiel egunean,
LHko 5.eta 6. mailako ikasleak ikasturtean zehar bertsolaritza lantzen egon ondoren, Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendirekin batera, bertsolaritza jaialdia ospatu genuen ikastetxeko soinketa gelan.
2014/04/04
MARGARITARI ELKARRIZKETA
Eskola garai ezberdinetako elkarrizketekin bukatzeko Margarita etorri zitzaigun. Zenbat gauza kontatu zizkigun! Adi eta gustora entzun genuen. Margaritak asko hitzegin zigun bere eskola garairi buruz, guretzat interesgarria eta ederra izan zen berak erakutsi zigun guztia.
Elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN .
Eskerrik asko Margarita!
2014/03/21
ABELI ELKARRIZKETA
Axunekin egon ondoren, Abel etorri zitzaigun bere eskola garairi buruz gure galderak erantzutera. Berarekin ere oso gustora egon ginen, gauza asko kontatu zizkigun. Elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN.
Eskerrik asko Abel.
2014/03/12
AXUNI ELKARRIZKETA
Otsailean, Axun gure gelan izan genuen, bere eskola garaiari buruz elkarrizketatzeko. Gauza interesgarriak kontatu zizkigun eta bera entzuten gustora egon ginen. Elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN Eskerrik asko Axun!