2015/11/16
LEHEN IRRATSAIOA
2015eko azaroak 6an, ostirala, irratsaioa izan genuen. Aurrez gidoia egin genuen eta aurkezleak Eritz eta Dorleta izan ziren, eskola guztiak parte hartu zuen.
Bukaeran galdera bat bota genuen eta galdera hori asmatzen dutenen artean sari bat zozketatuko dugu, hurrengo irratsaioan.
Saio polita entzun genuen!!!
Oharra: grabaketa egiterakoan arazo batzuk izan genituen eta soinua ez da egokia. Hurrengoan hobeto!!!
2015/11/13
TOPIC-era IRTERA
Azaroaren 11ean, LHko ikasleak Topic-era irtera egin genuen. Goizeko 9:00tan irten eta Tolosara abiatu ginen autobusean.
Topic-en " En forma de pera perfecta " antzezlana ikusi genuen, oso polita izan zen eta artisteei galderak egiteko aukera izan genuen. Museoa ikusi eta arratsaldean txotxongilo tailerra izan genuen. Ikasle bakoitzak geure panpina egin genuen. Artista bikainak geu ere!!!
Egun polita pasa genuen eta 16:00 aldera Aizarnazabalera itzuli ginen.
HEZKIDETZA PROIEKTOA
Kurtso hasieran jolastordu ordua hobetu nahian eta denok pozik ibiltzeko, geletan futbolerako arauak eta ondorioak landu ditugu. LHko ikasle guztiak hainbat asanbleetan elkartu ondoren, erabakiak hartu ditugu. Artengo ikasurtean futbola astean bi egunetan jolasten dugu, astearte eta ostegunetan.
BERTSOLARITZA
Hamabost egunetik behin, asteazkenetan, Jokin Uranga etortzen zaigu bertsolaritza ematera. Bakoitzari
liburu bana ekarri digu, maiatzean bertso jaialdia egin behar dugu.
Errimak egiten hasi gara eta
aste honetan errima postala egin behar dugu. Bertsoak ondo egiten ikastea
espero dugu.
ANIMO JOKIN GIPUZKOAKO BERTSO TXAPELKETAN!!!
EÑAUT ETA IRATI
LHeko 5. eta 6.mailakoak haizezko instrumentuei buruz ikasten ari gara, musikako irakaslearekin, Iratxekin,eta 2015eko urriak 7an, Eñaut eta Iratiren bisita izan genuen. Eñaut, Anaren semea da, eta Irati bere lagun bat. Beraiek klarinetea jotzen dute, eta Basakaitzeko eskolara etorri ziren kontzertu txiki bat ematera. Eñaut eta Irati, txikitan, panderoa jotzen hasi ziren, eta orain klarinetea ikasten ari dira, Zestoako bandako musikariak dira.
Eñautek eta Iratik lehenengo kantu bat jo
zuten, gero power-point bat erakutsi ziguten eta bukatzeko beste bi kantu eskeini zizkiguten. Saio polita izan zen eta gustora egon ginen beraiekin.
ESKERRIK ASKO GUREGANA ETORTZEAGAITIK!!!
ESKERRIK ASKO GUREGANA ETORTZEAGAITIK!!!
2015-16 IKASTURTEA
Kaixo lagunok:
Irailean 2015-16 ikasturteari hasiera eman genion eta jo ta ke lanean ari gara. Hasieran 16 ikasle ginen gelan, baina Mohamed joan egin zaigu Saharara bizitzera.
Hemendik besarkada eta muxu handi bat Mohamed eta bere familiarentzat. Moha zurekin asko gogoratzen gara.
Laister arte, Ferry!!!