2017/04/05
ESKOLARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA
Gure ekolako 5. eta 6. mailako Aritz , Eritz Unax eta Xuban Etxabek Eskolarteko Gipuzkoako eskupelotako txapelketan azpitxapeldun gelditu dira. Finala Antzuolan jolastu dute Bidania-Goiatzekoen aurka.
Kopa bat eta medailak eman zizkieten eta kopa gelara ekarri dute oroigarri bezala.
TOMATEAK LANDATZEN
Martxoaren 2an gelan tomate haziak landatu genituen:
- Lehenengo tomateak 0,5cm ko rodajetan moztu genituen.
- Gero poteak lurrez bete genituen, baina goraino bete gabe.
- Ondoren poto bakoitzean bi edo hiru tomate rodaja lur gainean jarri genituen.
- Azkenik lurra bota gainetik eta tomatea estali.
- Bukatzeko ureztatu egin genituen eta orain landareak gelan dauzkagu ,eta asko hasi dira.
2017/04/04
HAZITEGIAK
Lehenengo komuneko roiloarekin eta periodiko paperekin ontziak egin genituen.
Gero lurra bota genien, zulotxoa egin eta 3-4 bat hazi ontzi bakoitzean ipini.
Azkenik lur pixka bat gainetik bota, ureztatu eta eguzkitan jarri genituen.
MATEMATIKA MANIPULATIBOAK
2. hiruilabete honetan matematika manipulatiboan perimetroa, azalera eta bolumena lundu ditugu. Gelan egin ditugun jarduerak aurkezpen honetan ikus ditzazkezue.