Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2014/11/17

AROTZ- ENEAN



 Kaixo denoi,
Azaroaren 10, 11 eta 12an Nafarroako Etxarri Larraunen dagoen Arotz- Enea aterpetxean egon ginen. Aizarnazabaletik 9:15tan irten eta autobus txiki baten Arotz- Eneara abiatu ginen.
Bertan ,hiru egunetan, jarduera ezberdinak egin genituen:
  • Irterak: astelehen arratsaldean Jentilzulo ibilaldian Margarita behiaren hezurrak ikusi genituen eta koba zulo baten xaguzaharra. Asteartean basoan ibili ginen eta harrobi bat ikusi genuen. Asteazkenean Aldatzera joan ginen eta bidean behien granja baten sartu ginen.
  • Tailerrak: Suaren tailerrean istorioak kontatu genituen; animalien tailerrean talde bakoitzak, animali bati buruz, jardun genuen ; ukenduen tailerrean sainbelarra, olio eta argizariarekin ukenduak egin eta etxerako polit apaindu genituen. Astearte iluntzean diskoteka izan genuen, dantzan asko disfrutatu genuen.
Jolasteko denbora librea izaten genuen eta gurekin batera zeunden Eibarreko Urkizu eskolako 5.mailako ikasleekin lagunak egin ginen. Ederki ibili ondoren asteazkenean 16:30 aldera, neka- neka eginda, Aizarnazabalera bueltatu ginen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina