Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2015/11/13

EÑAUT ETA IRATI



LHeko 5. eta 6.mailakoak haizezko instrumentuei buruz ikasten ari gara, musikako irakaslearekin, Iratxekin,eta  2015eko urriak 7an, Eñaut eta Iratiren bisita izan genuen. Eñaut, Anaren semea da, eta Irati bere lagun bat. Beraiek klarinetea jotzen dute, eta Basakaitzeko eskolara etorri ziren kontzertu txiki bat ematera. Eñaut eta Irati, txikitan, panderoa jotzen hasi ziren, eta orain klarinetea ikasten ari dira, Zestoako bandako musikariak dira.

Eñautek eta Iratik lehenengo kantu bat jo zuten, gero power-point bat erakutsi ziguten eta bukatzeko beste bi kantu eskeini zizkiguten. Saio polita izan zen eta gustora egon ginen beraiekin.

ESKERRIK ASKO GUREGANA ETORTZEAGAITIK!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina