
2015eko azaroak 25ean Basakaitz Herri ikastetxean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu genuen. Puntu more handi bate egin genuen, ikasle bakoitzak eskua morez pintatu eta puntuan esku-markak jartzeko, eta brazalete, buruko zinta eta muñekerak egin genituen.
Gero jaialdi bat izan genuen ginasioan; geletan eta etxeetan sortutako lelo batzuk irakurri eta Junek eta Mariak “ Derrigorrez muxurik ez” izeneko ipuina kontatu ziguten. Bukatzeko Mikel Markez eta Uxue Alberdiren “Konplize ditut denak” abestia kantatu genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina