Basakaitz eskolaren partez ZORIONAK ETA URTE BERRION!!!
Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...
2016/12/22
2016/12/16
ABENDUAREN 16ko IRRATSAIOA
Hemen duzue ABENDUAREN 16ko irratsaioa. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
2016/12/14
GIZAKIEN ERLAZIO-FUNTZIOA
Kaixo denoi, ingurunen Gizakien erlazio-funtzioa gaia lantzen ari gara eta aurkezpenak lantzeko lan hau egin dugu gelan.
2016/12/05
EUSKERAREN EGUNA
kaixo denoi, abenduaren 2an, Euskeraren eguna ospatu genuen. Goizeko 9:30tan irratisaioa egin genuen. Arratsaldean Mariam gurekin izan zen eta soinketa gelan egin genuen jaialdian euskal kantak abestu genituen. Bukatzeko patioan Pirritx eta Porrotxen " Ahoa bizi, Belarriak prest" abestia dantzatu genuen.
Euskeraren egunerako bertsoak ( doinua txikitin parian baina)
1-Hizkuntzakin gabiltza
hainbat modutara
guk euskaraz egiten txikitin parian baina
ai gure bizitza
da
2-Gure eguna da bihar
euskaldunak gara
erraz mintzatzen degu txikitin parian baina
ai eta gurea da
3-Hizkuntza polita da
hitzeitedeu trebe
euskaraz bizi
gara txikitin parian baina
ai baita jaio ere
4-Kanpotik etorri
ta
datoz guregana
ta guk eskertzen
degu txikitin parian baina
ai iten duten
lana
5-Gu aspertuta
gaude
gaztelera aitzen
jende askok
badaki txikitin parian baina
ai ez du
hitzegiten.
Egun honetako argazki bilduma blogaren ezkerro zutabean Argazkiak atalean ikusi dezakezue, edo hemen sakatuta
Egun honetako argazki bilduma blogaren ezkerro zutabean Argazkiak atalean ikusi dezakezue, edo hemen sakatuta
Irratisaioa
2016/11/29
AZAROAK 25.
Gure eskolan azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu genuen. Goizean irratisaioa izan genuen eta 11:00ak aldera kalera atera ginen eta Udaletxearen ondoan puntu morean eskuak itsatsitzen hasi ginen. Ikasle, irakasle, guraso eta herritarrek partehartu genuen eta elkarrekin argazkia atera ondoren puntu morea frontoiaren atzeko parkean ikusgai jarri genuen.
Hemen duzue azaroak 25eko irratsaioa.
2016/11/28
2016/17 IKASTURTEKO LEHEN IRRATI SAIOA
San Martin egunean 2016/17 ikasturteko lehen irrasaioa egin genuen. Transmisorearekin arazoak ditugula eta , ezin izan zen herrian entzun. Hemen duzue aukera egun horretako irratisaioa entzuteko.
2016/06/27
25. Urteurreneko Ospakizun Egunaren Argazkiak
Eskerrik asko Pako eskeini diguzun argazki bilduma eder honegatik!!!
2016/05/20
GLORIA " TXIKITA DE AIZARNA"ri ELKARRIZKETA
Martxoaren 16an Gloria Aguirre, raketista ohia, gure gelara etorri zen, saio polita izan zen, galderak egin genizkion eta Gloria ezagutzeko aukera ederra izan genuen.
Egin genion elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN
2016/05/03
LIP DUBAREN ABESTIA OSORIK
Apirilak 27an Lip Dubaren entsaioa egin genuen eta denok une polita pasa genuen.
Datorren asteazkenean, maiatzaren 11an, arratsaldeko 15:00tan azken grabaketa egingo dugu, definitiboa. Herritar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete eta ordurako hemen dezue abesti osoa ikasteko.
Animatu denok, datorren asteazkenean ikusiko gara!!!
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!
Batzuetan hobea izatea txiki, Daviden historia edozeinek daki.
Batzuetan hobea izatea txiki, edozeinek daki.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, polit askoa da inbidirik ez duna.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, inbidirik ez duna.
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso! (bis)
Batzuetan hobea izatea txiki, Daviden historia edozeinek daki.
Batzuetan hobea izatea txiki, edozeinek daki.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, polit askoa da inbidirik ez duna.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, inbidirik ez duna.
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso! (bis)
ESKOLA TXIKIAK
HERRI TA AUZO
GEROAREN BILA PAUSORIK PAUSO (BIS) ESKOLA TXIKIAK… (BIS)
ESKOLA TXIKI EGUNA, ODOLA BOR-BOR ZAINETIK
OSPATU BEHAR DEGUNA. ALDARRI BAT MINGAINETIK,
GUZTIOK ELKAR HARTZEA BAITA TXIKIAK TINKO IRAUN DEZALA
INDARBERRITZEN GAITUNA. EKAITZ GUZTIEN GAINETIK.
BASAKAITZ IKASTETXEAN DAUKAZUN ESKU ZABALA
TA ONDOKO BARATZEAN, JAIAK NABARI DEZALA,
GURE HIZKUNTZA DEGU AHOAN KIMUA ZUHAITZ BIHURTU DADIN
TA HERRIA BIHOTZEAN. ZATOZ AIZARNAZABALA.
ESKOLA TXIKIAK… (BIS) ESKOLA TXIKIAK
HERRI TA AUZO
OILARREN KUKURRUKUA GEROAREN BILA PAUSORIK PAUSO
ETA KUKUEN KUKUA, (4 aldiz)
DENA EUSKERAZ ENTZUTEN DEGU
ESPERANTZAREN KANTUA.
ESKOLA TXIKIA BAINA
HAUNDI GERA ALAJAINA,
HERRIXKA ASKO KATE BEREAN
LAN EGINAREN ORDAINA.
2016/03/17
LIP DUB BASAKAITZ
Dakizuenez ikastetxearen 25.urteurrena dela eta LIP DUB bat grabatzera goaz. Honen berri ematen joango gara baina aurrez abestiaren musika eta letra hemen dituzue praktikatzen joateko. Abesti hau 2003-04 ikasturtean sortu zen Eskola Txikien festa Aizarnazabalen ospatu zelako.
![]() |
ABESLARIAK: ENERITZ
BERGARA, AIORA ETXEBERRIA, GURUTZE ETXEBERRIA ,IRATI OTAÑO ETA BASAKAITZ
IKASTETXEKO IKASLEAK.
|
ESKOLA TXIKIAK
HERRI TA AUZO
GEROAREN BILA PAUSORIK PAUSO (BIS) ESKOLA
TXIKIAK… (BIS)
ESKOLA TXIKI
EGUNA, ODOLA BOR-BOR ZAINETIK
OSPATU BEHAR DEGUNA. ALDARRI
BAT MINGAINETIK,
GUZTIOK ELKAR HARTZEA BAITA TXIKIAK TINKO IRAUN DEZALA
INDARBERRITZEN GAITUNA. EKAITZ
GUZTIEN GAINETIK.
BASAKAITZ IKASTETXEAN DAUKAZUN
ESKU ZABALA
TA ONDOKO BARATZEAN, JAIAK
NABARI DEZALA,
GURE HIZKUNTZA DEGU AHOAN KIMUA ZUHAITZ BIHURTU DADIN
TA HERRIA BIHOTZEAN. ZATOZ
AIZARNAZABALA.
ESKOLA TXIKIAK… (BIS) ESKOLA
TXIKIAK
HERRI
TA AUZO
OILARREN KUKURRUKUA GEROAREN BILA PAUSORIK PAUSO
ETA KUKUEN KUKUA, (4 aldiz)
DENA EUSKERAZ ENTZUTEN DEGU
ESPERANTZAREN KANTUA.
ESKOLA TXIKIA BAINA
HAUNDI GERA ALAJAINA,
HERRIXKA ASKO KATE BEREAN
LAN
EGINAREN ORDAINA. ![]() |
LETRA: AIZARNAZABALGO
ADISKIDE BERTSO ESKOLA
TRIKITIXA: OLATZ GABARAIN PANDEROA: BEGOÑA GABARAIN |
![]() |
MUSIKA: JUAN CARLOS IRIZAR |
2016/03/16
UNIBERTSOA
LHko 1.2.mailak proiektu bezala Unibertsoaren gaia landu dute eta honi buruz aurkezpen bat egin dute. Gustokoa duzuelakoan hemen uzten dugu zuen esku.
2016/03/02
IHAUTERIAK 2016
Otsailak 5-ean inauteriak ospatu genituen. Goizean irratsaioa izan genuen 10:00 tik11:00tara. Jolas orduaren ondoren dantzen ensaio txiki bat egin genuen, arratsaldean dena ondo ateratzeko.
Arratsaldean mozorrotu eta kalejiran atera ginen herrian. Ondoren gela bakoitzak bere dantza egin zuen, eta oso ondo atera ziren. Azkenik guraso, ikasle, irakasle... denon elkarrekin Pitx dantza dantzatu genuen. Inauteri festak herrian jarraitu zuen.
LARA ETA XUBAN .E
2016/02/29
SANTA ESKEA EGUNA
Otsailak 4an, Santa Eskea eguna ospatu genuen.Bi taldetan banatuta, batzuk Zubialde eta Etxabe auzoetan ibili ginen. Besteak herrian zehar koplak kantatzen egon ziren.
Hamabi terdiak aldera herrira etorri ginen eta ikastetxeko ikasle guztiak elkartu ondoren Udaletxean koplak kantatu genituen, jarraian eskolako sukaldeko langileei, Mari Carmen eta Estiri koplak dedikatu eta bazkaltzera joan ginen.
Goiz ederra pasatu genuen!!!
Xuban Etxabe eta Lara
2016/02/26
JURGI ETA OLATZ GUREKIN
Otsailak 10ean Jurgi eta Olatz etorri ziren gure gelara. Institutuari buruz hitzegiten aritu ziren, guk, LHko 5.eta 6. mailakoak, gure zalantzak galdetu genizkien eta beraiek oso ondo azaldu ziguten institutuko funtzionamentua.
ESKERRIK ASKO JURGI ETA OLATZ!!!
LARA ETA XUBAN E
EUREKA MUSEORA IRTEERA
Otsailak 25ean LHko ikasleak Eureka Museora irteera egin genuen, 9:15tan atera ginen gure eskolatik, eta 10:00-ak aldera iritsi ginen Museora. Berehala motxilak eta txaketak utzi eta talde bakoitza bere txokora joan zen, gu Iñigorekin elkartu ginen airearen presioari buruzko experimentuak egiteko.
Bukatu genuenean, Planetariumera joan ginen, Eguzki-Sistema landu genuen, bertan planetak eta eguzkia ikertu genituen. Jarraian Museoko alde bat ikusi genuen eta 11:50ak aldera hamaiketakoa egin, pixkat jolastu eta Museora itzuli ginen.
Simuladoretan ibili nahi izan genuen baina ordaindu egin behar zenez Museoko beste salak bixitatu genituen.
Konturatzerako autobusa hartzeko ordua zen, 16:30etan Aizarnazabalera iritsi ginen, egun eder bat pasa ondoren.
ELENE eta LIBE
Bukatu genuenean, Planetariumera joan ginen, Eguzki-Sistema landu genuen, bertan planetak eta eguzkia ikertu genituen. Jarraian Museoko alde bat ikusi genuen eta 11:50ak aldera hamaiketakoa egin, pixkat jolastu eta Museora itzuli ginen.
Simuladoretan ibili nahi izan genuen baina ordaindu egin behar zenez Museoko beste salak bixitatu genituen.
Konturatzerako autobusa hartzeko ordua zen, 16:30etan Aizarnazabalera iritsi ginen, egun eder bat pasa ondoren.

![]() |
BARATZA ETA BARATZAREN ALDAKETAK
Egun hauetan uzta polita jaso dugu: tipulinak, baratxuriak, azak,... Baina momentuz ez dugu gehiago landatuko aldaketak egin behar dituztelako baratzean. Martxoan baratza nibelatu egingo da eta bankalak beste itxura hartuko dute.
Aste Santuko oporrak ondoren, gogo handiarekin bueltatuko gara baratzako lanetara.
Urko eta Aratz
Aste Santuko oporrak ondoren, gogo handiarekin bueltatuko gara baratzako lanetara.
Urko eta Aratz
2016/02/25
ESPERIMENTUAK
Otsailak 16 eta 17an HHko geletara joan ginen esperimentuak elkartrukatzera. Asteartean HHko 2 eta 3 urtekoen gelan egon ginen. Asteazkenean HHko 4 eta 5 urtekoen gelan, bertan esperimentu asko egin genituen, guk materiari buruzkoak eta beraiek airea landu zuten.
Oso esperimentu politak egin genituen.
Oso ondo pasa genuen HHko ikasleekin eta denok ikasi genuen!!!
Dorleta eta June Peñagarikano
Oso esperimentu politak egin genituen.
Oso ondo pasa genuen HHko ikasleekin eta denok ikasi genuen!!!
Dorleta eta June Peñagarikano
![]() |
![]() |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)