Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2016/02/26

EUREKA MUSEORA IRTEERA

Otsailak 25ean LHko ikasleak Eureka Museora irteera egin genuen, 9:15tan atera ginen gure eskolatik, eta 10:00-ak aldera iritsi ginen Museora. Berehala motxilak eta txaketak utzi eta talde bakoitza bere txokora joan zen, gu Iñigorekin elkartu ginen airearen presioari buruzko experimentuak egiteko. 
Bukatu genuenean, Planetariumera joan ginen, Eguzki-Sistema landu genuen, bertan planetak eta eguzkia ikertu genituen.  Jarraian Museoko alde bat ikusi genuen eta 11:50ak aldera hamaiketakoa egin, pixkat jolastu eta Museora itzuli ginen. 
Simuladoretan ibili nahi izan genuen baina ordaindu egin behar zenez Museoko beste salak bixitatu genituen. 
Konturatzerako autobusa hartzeko ordua zen, 16:30etan Aizarnazabalera iritsi ginen, egun eder bat pasa ondoren.
ELENE eta LIBE




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina