Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2016/02/29

SANTA ESKEA EGUNA


Otsailak 4an, Santa Eskea eguna ospatu genuen.Bi taldetan banatuta, batzuk Zubialde eta Etxabe auzoetan ibili ginen. Besteak herrian zehar koplak kantatzen egon ziren. 
Hamabi terdiak aldera herrira etorri ginen eta ikastetxeko ikasle guztiak elkartu ondoren Udaletxean koplak kantatu genituen, jarraian eskolako sukaldeko langileei, Mari Carmen eta Estiri koplak dedikatu eta bazkaltzera joan ginen.
 Goiz ederra pasatu genuen!!!

Xuban Etxabe eta Lara

2016/02/26

JURGI ETA OLATZ GUREKIN




Otsailak 10ean Jurgi eta Olatz etorri ziren gure gelara. Institutuari buruz hitzegiten aritu ziren, guk, LHko 5.eta 6. mailakoak, gure zalantzak galdetu genizkien eta beraiek oso ondo azaldu ziguten institutuko funtzionamentua. 

ESKERRIK ASKO JURGI ETA OLATZ!!!

LARA ETA XUBAN E

EUREKA MUSEORA IRTEERA

Otsailak 25ean LHko ikasleak Eureka Museora irteera egin genuen, 9:15tan atera ginen gure eskolatik, eta 10:00-ak aldera iritsi ginen Museora. Berehala motxilak eta txaketak utzi eta talde bakoitza bere txokora joan zen, gu Iñigorekin elkartu ginen airearen presioari buruzko experimentuak egiteko. 
Bukatu genuenean, Planetariumera joan ginen, Eguzki-Sistema landu genuen, bertan planetak eta eguzkia ikertu genituen.  Jarraian Museoko alde bat ikusi genuen eta 11:50ak aldera hamaiketakoa egin, pixkat jolastu eta Museora itzuli ginen. 
Simuladoretan ibili nahi izan genuen baina ordaindu egin behar zenez Museoko beste salak bixitatu genituen. 
Konturatzerako autobusa hartzeko ordua zen, 16:30etan Aizarnazabalera iritsi ginen, egun eder bat pasa ondoren.
ELENE eta LIBE




BARATZA ETA BARATZAREN ALDAKETAK

Egun hauetan uzta polita jaso dugu: tipulinak, baratxuriak, azak,... Baina momentuz ez dugu gehiago landatuko aldaketak egin behar dituztelako baratzean. Martxoan baratza nibelatu egingo da eta bankalak beste itxura hartuko dute.
Aste Santuko oporrak ondoren, gogo handiarekin bueltatuko gara baratzako lanetara.

Urko eta Aratz

2016/02/25

ESPERIMENTUAK






Otsailak 16 eta 17an HHko geletara joan ginen esperimentuak elkartrukatzera. Asteartean HHko 2 eta 3 urtekoen gelan egon ginen.  Asteazkenean HHko 4 eta 5 urtekoen gelan, bertan esperimentu asko egin genituen, guk materiari buruzkoak eta beraiek airea landu zuten. 
Oso esperimentu politak egin genituen. 
Oso ondo pasa genuen HHko ikasleekin eta denok ikasi genuen!!!

Dorleta eta June Peñagarikano