Idazlea:Txiliku
Argitaletxea: Elkar
Laburpena:
Bazen behin familia pobre bat, egunean bi aldiz taloa eta esnea jaten zutena. Egun batean, mutil gazteena, aspertuta zegoen beti berdina jateaz eta etxetik aldegin zuen.
Herri batera sartu aurretik, neska bat ikusi zuen, eta neskak ez sartzeko esan zion baina, mutiko ausarta sartu egin zen.
Herri hartan bazen erraldoi bat, noizean behin gosetu egiten zen eta herriko jendeak , kanpotarrak, ematen zizkioten jateko.
Mutiko ausartak esan zuen berak garaituko zuela, neska panpoxak berarekin joan nahi zuen, eta han joan ziren biak. Erraldoia lotan zegoen, mutilak ezpatarekin zuloak orpoetan egin zizkion, soka pasatu zuten eta erraldoia esnatu zenean erori eta haginak atera zitzaizkion, hortik aurrera kalabazak jan zituen.
Ausartak, neskari esan zion joan egin behar zuela, eta neskak muxu eman zion. Bidean, azti bat ikusi zuen, txakur batekin, eta adierazi zion jeinu bat menderatzeko; ausarta bidean jarri zen txakurrarekin. Izan ere, jeinuak aztiari botereak kendu zizkion. Ausartak lortu zuen eraztuna, eraztunak eskatu zion behatzean jartzeko, ausartak jarri zuen eta harri bihurtu zen. Txakurra neskak ausartari eman zion xingola hartu eta joan egin zen.
Neskak ausartari eraztuna kendu zion eta aztiarengana abiatu zen, jeinua atzetik zuela, aztiarengana iritsi zenean honek jeinua birigarro bihurtu zuen eta ausarta salbatu zuen.
Mutiko ausarta eta neska panpoxa abentura gehiagoren bila joan ziren elkarrekin.
Iritzia:Ez zait horrenbeste gustatu, ongi bat jarriko nioke.
AINTZANE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina