2012/03/26

BIKOTEKA IRAKURTZEN BUKATZEN ARI GARA

Hiruhilabete honetan, Bikoteka Irakurtzen proiektua landu dugu. Proiektu honetan, gehienbat, irakurketa eta ulermena landu dugu. Astean bi aldiz egiten dugu. Bikoteka egiten da lan hau eta ikasle batek tutorearen lana hartzen du eta bere bikoteak tutorizatuarena. Tutoreak etxean prestatzen du tutorizatuari irakurri behar dion irakurgaia. Lehenengo bost asteetan ikasle batek tutorearena egiten du eta ondorengo beste bost asteak tutorizatuarena.
Aste honetan proiektu hau bukatu egiten dugu eta hurrengo hiruhilabetean ez dugu landuko. Oso gustora ibili gara proiektu hau lantzen.
Ane.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina