Enekoren herrira, Asturias-Leongoak joan ziren eta izugarrizko txikizioak egiten hasi ziren, bizkaitarrek urteroko tributua ez zutelako behar bezala ordaindu. Enekok izugarrizko amorrua sentitu zuen. Ondoren ihesi zihoan, moxal baten atzetik joan zen. Eneko eta Beltxo, bere lagunik onena, sasietan harrapatuta zegoen ardi bati begira zeuden, Enekok atera zuen ardia. Beltxo lur jota zegoen, aitari zauri larri bat egin ziotelako; bere ama hila zen, eta zer gertatuko zen aitari gabe geratzen bazen?
Goizean, eztabaidak izan zituzten gertatuari buruz. Lartaun jakintsuak esan zien Ordoño printzea eraso egiten ari ziren soldadu artean zegoela.
Goizean, eztabaidak izan zituzten gertatuari buruz. Lartaun jakintsuak esan zien Ordoño printzea eraso egiten ari ziren soldadu artean zegoela.
Arratsaldean, bi gizon agertu ziren, Bilbokoak, eta han bi hil omen ziren. Gernikan bilera egitea pentsatu zuten herri guztiak bilduta. Joan ziren eta itzuli zirenerako, Beltxoren aita hila zen, Enekoren familiak zainduko zuen Beltxo. Bizkaitarrek ez zuten nahi Alfontso beraien errege bezala eta gerra egin behar bazen, egiteko prest zeuden.
Gernikara joan ziren berriro, Eneko ere etxetik ezkutuan irten zen. Bileran erabaki zuten Ordoño printzearekin, Jaun Zuriak, erregeen odolekoa zenak, borrokatu behar zuela, honek,baiezkoa eman zuen. Padurara itzuli ziren eta aita Enekorekin oso haserre zegoen .
Padurako lurretan izango zen Asturias-Leondarren eta Bizkaitarren arteko borroka. Baina bezperan, Beltxo desagertu egin zen, Eneko bere bila irten zen; Basajaunek jakin arazi zion, Beltxo ondo zegoela eta ez kezkatzeko eskatu zion, Eneko etxera bueltatu zen.
Hurrengo egunean, borroka luzea eta odoltsua izan zen, Jaun Zuriak Ordoño hil zuenean bukatu zen.
Lartaunek negar-zotinka erabaki zuen handik aurrera Padurari Arrigorriaga deituko ziotela, odolez estalita zeuden harriengatik. Jaun Zuriak izena egokia zela zion.
Eneko Beltxoren bila joan zen dena bukatu zela adierazteko.
Aintzane
Aintzane
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina