2015/12/11

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA





2015eko azaroak 25ean Basakaitz Herri ikastetxean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu genuen. Puntu more handi bate egin genuen, ikasle bakoitzak eskua morez pintatu eta puntuan esku-markak jartzeko, eta brazalete, buruko zinta eta muñekerak egin genituen. 
Gero jaialdi bat izan genuen ginasioan; geletan eta etxeetan sortutako lelo batzuk irakurri eta Junek eta Mariak “ Derrigorrez muxurik ez” izeneko ipuina kontatu ziguten. Bukatzeko Mikel Markez eta Uxue Alberdiren “Konplize ditut denak” abestia kantatu genuen. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina