2015/12/18
IGERILEKUAN
LH 1, 2, 3 eta 4.mailakoak pistinara joan gara azaroak 30ean hasita. Gabonetako opor ondoren urtarrilak 15 arte jarraituko dugu. Oso ongi ari gara pasatzen eta igeritan ikasten gabiltza Irati, Mireia eta Aranekin. Adostutako arauak errespetatzen ari gara eta irakasleak gustora daude gurekin.
MARI KARMENI ELKARRIZKETA
LH. 3 eta 4.mailako
ikasleak festen inguruko proiektua egin dugu. Mari karmen alkatesari
elkarrizketa bat egin diogu. Ea gustatzen zaizuen.
Elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN
Elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN
EL DIARIO DE GREG UN PRINGAO TOTAL

Idazlea: Jeff Kinney
Argitaletxea: RBA
Greg (Gregory) Heffley instituko lehenengo urtean dago, ez da polita, ez azkarra, ez indartsua eta lisyoa ere ez. Lagun bakar bat du bera baino tontoagoa; bi anai ditu biak baztertzen dute eta denak jo egiten diote. Nola pasatuko du kurtsoa?
Niri asko gustatu zait, hiru eguneta irakurri dut eta marrazkiak ditu orri bakoitzean; naiz eta bastante luzea izan arren.
Aratz
2015/12/11
AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA



Gero jaialdi bat izan genuen ginasioan; geletan eta etxeetan sortutako lelo batzuk irakurri eta Junek eta Mariak “ Derrigorrez muxurik ez” izeneko ipuina kontatu ziguten. Bukatzeko Mikel Markez eta Uxue Alberdiren “Konplize ditut denak” abestia kantatu genuen.
EUSKERAREN EGUNA
Abenduak
3-an euskararen eguna ospatu genuen. Goizean irratsaioa izan genuen,
euskerari buruz informazioa, bertsoak, ipuinak, abestiak… eta
bertan, baita ere, parte hartu zuten gure herrira beste
herrialdeetatik etorri eta euskera ikasi duten hainbat ikaslek: Noor,
Ali, Sherjeel, Rehan, Lahbib, Rim, Hussain, Jadiya eta Khadisha.
Arratsaldean
Marian Larrearekin, Jokinen emaztearekin, kantaldia izan genuen
16:30arte. 16:30etatik 18:30 arte kars-ak, puzgarriak, jolasak eta
txokolatada izan genituen.
Oso
egun polita izan zen Aizarnazabalen!!!
BAT PAT HILERRIKO ALTXORRA
Idazlea:Roberto Pabanello
Marrazkilariak: Blasco Pisapia eta Pamela Bwgera
Agitaletxea:GERO
Bat Pat,sagusarra,hilerri batean bizi zen. Egun batean gaizto txanodun bat ikusi zuen. Bat Pat beldurtu egiten da eta ihes egiten du. Bat Pat lagunen etxera joaten da. Lortuko al dute denen artean hilerriko misterioa argitzea?
Liburua oso polita eta entretenigarria da. Irakurtzea erraza da eta gomendatuko nuke.
URKO
SEI TXERRIKUME BIHURRIAK
Ilustrazioak: Isabella Camina
Koloreztaketa: Vensio
Testuak: Isabella Camina eta Delpine Lacharron
Itzulpena: Aztiri
Argitaletxea: Ttarttalo
Txerramak sei txerrikume erditu ditu gauean. Etxaldean oso gustora dago. Txerritxoak hazten doaz eta gaiztakari asko egiten dituzte: urmaelean ahateak izutu, pintura poteak ustu, irinetan jolastu, txitak aztoratu...Txerrama oso haserre dago. Oilarra kontuak eskatzera joan zaio eta etxaldeko abere guztien artean txerrikumeak hezten lagunduko dutela azaldu die. Lortuko al dute denen artean txerrikumeak heztea?
Liburu hau zazpi ipuinez osatuta dago eta nik "Sei txerrikume bihurriak" ipuinaren errezeina egin det. Oso polita da. Gustatu zait. Txukun ibili behar dela ere ikusi dut.
Egilea: Eritz
HILDAKO BATEN TXANGOA
Idazlea: Antton Dueso.
Argitaletxea: Desclee.
Izenburua: Hildako baten txangoa.
Baleriano Larrabide denbora asko egon da hilik. Arimen egunean bere tumbatik alde egin eta eguna pasatzera joan zen.
Mozorro dantzaldian neska pila bat ezagutzen ditu. Zein izango da bere ametsetako neska? Animatu irakurtzera.
Oso polita eta dibertigarria da niri gehiena erdialdea gustatu zait. 48 orrikoa eta 10 urtetik gorakoentzat gomendatzen da.
Aimar
IGEL ETA UGEL, URTE OSOA ELKARREKIN.
IDAZLEA: Arnold Lobel.
ITZULPENA: Jon Kortazar.
ILUSTRAZIOA: Enric Satue.
ARGITALETXEA: Faurun Alfaguara 1988.
Igel eta Ugel urte guztian zehar gauza asko egiten dituzte elkarrekin. Neguan trineoan ibiltzen dira, udan helatu handi bat hartzen dute eta udazkenean hostoak bildu. Lortuko al dute nahi duten guztia egitea?
Liburua irakurtzeko erraza eta polita da. Marrazkiak oso politak eta farregarriak dira.
EGILEA: ENEKO
XOLAK Badu Lehoien Berri
IZENBURUA: Xolak Badu Lehoien Berri
EGILEA: Bernando Atxaga
MARRAZKIAK: Mikel valverde
ARGITALETXEA: Erein
Xola izeneko txakur batek lehoien liburua irakurri zuen. Xolak uzten zuen bera lehoia zela eta lehoia bezala arro-arroa bihurtu zen.
zer gertatuko ote da?
Oso ipuin polita da, irakurtzeko ere oso erreza. 46 orri dauzka.
ANIMATU IRAKURTZERA!!!
EGILEA: Xuban Etxabe
NUR ETA IRLANDAR GNOMOA
Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Marrazkiak: Juan Luis Landa.
Agitaletxea: Erein.
Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa.
Nur amamaren etxera joan da eta esaten dio amamak: "zakarrontzian zerbait dago". Nur zakarrontzian begiratzera joaten da baina ez du ezer aurkitzen. Hurrengo egunean berriro begiratzean zebait bilatzen du. Zer izango ote da? zer izango dela uzte duzu?
Oso liburu polita da. Niri oso erresa iruditu zait irakurtzeko.
ANIMATU IRAKURTZERA !!!
June
NUR KANPAMENDU MAGIKOAN
Izenburua: Noor kanpamentu magikoan
Egilea: Toti Martinez de Lezea
Marrazkiak: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein
Uda bukatzen ari da, eta Noor eta bere lagunak magia kanpamendu batera joaten dira. Bertan bi mago daude: Oliver eta Josu magoak. Beste ikasle batzuk ere iristen dira. Noorrek eta bere lagunek argituko al dituzte bertan gertatzen diren misterioak?
Oso liburu polita iruditu zait, oso erraza eta ulerterreza izan delako. Gomendatu egiten dizuet.
ANIMATU IRAKURTZERA!!
Egilea: Libe
PIZTIEN ERRONKA :TAGUS zaldi-gizona
( Adam Blade)
Argitaletxea: Desclee
Idazlea: Adam Blade
Marrazkiak:Orchard books 2007
Itzulpena:Miren Ibarluzea
ISBN:978-84-330-2568-5
Aduro aztiak Tagus zaldi-gizona aske dabilela esan dio Hugo erregeari eta Hugok Tom heroiari.Tom, bere lagun Elennak eta zaldi tximistak abenturak biziko dituzte; baina Tagus zaldi gizona menderatzea lortuko ahal dute?
Niri asko gustatu zait abenturak gustatzen zaizkit eta, hiztegi erraza du eta irakurtzeko gogoa pizten du, batez ere abenturazaleei .
Animatu irakurtzera !!!
Unai Mujika
MAITASUNA GAZTA BEZALAKOA DA
Izenburua: Maitasuna gazta bezalakoa da.
Testuak: Geronimo Stilton.
Irudiak: Larry Keys.
Argitaletxea: Editorial Planeta S.A.
Geronimo Stilton sagukariko zuzendaria da. Bere familiak ezkonduarazi egin nahi dute eta horregatik hegoaldeko itsasoetara eraman dute bikotea aurkitzeko kruzero batera. Kruzeroan Sagurne izeneko neska bat Stiltonekin maitemindu da baina Stiltonek ez du ezertxo ere jakin nahi Sagurnerekin. Gau batean kruzerotik erori eta uharte batean bukatu zuen. Etxera itzultzean erabakia hartuta zuen.
Ezkonduko ote da Sagurnerekin?
Oso polita da eta ulerterreza egin zait.
Irakurtzea gomendatzen dizuet!!!
Egilea: June.
ZONBI GUNEA, ZONBI PARKEAN HARRAPATUTA
Idazlea: Peter Walker
Irudiak: Bié
Itzulpena: Ane Garmendia Alberdi
Argitaletxea: Ibaizabal
Maxen saiakera ZA (Zonbien Aurkako) kuadrilan sartzeko saiakera penagarria izan zen, baina Thaisek eta Bielek beregan konfidantza dute. Horregaitik ginkana bat prestatu diote. Baina proba batean zonbi batek hozka egin zion, orduan Heriovilleko hospitalera eraman zuten. Zer gertatuko zaio Maxi?
Oso liburu polita da bilduma osoa dut eta denak irakurri ditut. Oso erraza da irakurtzeko. Marrazki gutxi ditu baina "Geronimo Stilton"-en antza asko du.
Aratz
AMETSETAKO MUTILA
Izenburua: Ametsetako mutila
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Azala eta marrazkiak: Daniel Redondo
Argitaletxea: Elkar
Joneri amestea asko gustatzen zaio. Egunero, goizetan gaua izatea gustatuko litzaioke. Gau batean mutil bat imajinatzen hasi zen. Gauero mutilaren aurpegia ikusten zuen. Halako batean mutilaren aurpegia desagertu egin zen.
Berriro ikusiko al zuen mutilaren aurpegia?
Asko gustatu zait, berriro irakurriko nuen, eta erreza izan da.
Animatu zaitez irakurtzera!!!!
Egilea: Dorleta
BELDURRAK AIREAN
Marrazkiak eta azala: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Gero
Irati eta Ikerren andereñoari aste beltza egitea bururatu zitzaion. Eta egun horietako batean, Iratik bat batean argi bat ikusi zuen. Zer izango ote da? Zer gertatuko ote da?.
Oso ipuin polita eta misteriotsua da. Oso erreza da irakurtzeko. Animatu irakurtzera!!!.
IZARO
MUTIKO AUSARTA ETA NESKA PANPOXA
Idazlea: Txiliku
Marrazkilaria: Rafa Serras
Argitaletxea: Elkar
Bazen behin, mutiko bat etxean beti taloak eta esnea jaten zituena. Naskatuta zegoen, orduan etxetik joatea erabaki zuen. Bidean, neska batekin topo egin zuen "neska Panpoxa" izena zuena. Zer gertatuko zaie bidean zehar?
Ipuina asko gustatu zait patxadaz irakurtzekoa da eta oso erraza da irakurtzeko. Animatu irakurtzera!!!
LARA
OKILI-KILI
Izenburua: Okili-kili
Egilea: Juan Kruz Igerabide
Marrazkiak: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Orriak: 77
Okili-kili txori kume bat zen eta hiru arrautzetatik azkena jaio zen, eta oso ahul zegoen, bakarrik bizitzeko ordua iritsi zizaion eta laguntza behar zuen. Nola moldatuko da?
Liburua oso polita izan da eta oso errexa izan da irakurtzeko.
ANIMATU IRAKURTZERA!!!!!
Egilea: Elene
2015/11/16
LEHEN IRRATSAIOA
2015eko azaroak 6an, ostirala, irratsaioa izan genuen. Aurrez gidoia egin genuen eta aurkezleak Eritz eta Dorleta izan ziren, eskola guztiak parte hartu zuen.
Bukaeran galdera bat bota genuen eta galdera hori asmatzen dutenen artean sari bat zozketatuko dugu, hurrengo irratsaioan.
Saio polita entzun genuen!!!
Oharra: grabaketa egiterakoan arazo batzuk izan genituen eta soinua ez da egokia. Hurrengoan hobeto!!!
2015/11/13
TOPIC-era IRTERA
Azaroaren 11ean, LHko ikasleak Topic-era irtera egin genuen. Goizeko 9:00tan irten eta Tolosara abiatu ginen autobusean.
Topic-en " En forma de pera perfecta " antzezlana ikusi genuen, oso polita izan zen eta artisteei galderak egiteko aukera izan genuen. Museoa ikusi eta arratsaldean txotxongilo tailerra izan genuen. Ikasle bakoitzak geure panpina egin genuen. Artista bikainak geu ere!!!
Egun polita pasa genuen eta 16:00 aldera Aizarnazabalera itzuli ginen.
HEZKIDETZA PROIEKTOA
Kurtso hasieran jolastordu ordua hobetu nahian eta denok pozik ibiltzeko, geletan futbolerako arauak eta ondorioak landu ditugu. LHko ikasle guztiak hainbat asanbleetan elkartu ondoren, erabakiak hartu ditugu. Artengo ikasurtean futbola astean bi egunetan jolasten dugu, astearte eta ostegunetan.
BERTSOLARITZA
Hamabost egunetik behin, asteazkenetan, Jokin Uranga etortzen zaigu bertsolaritza ematera. Bakoitzari
liburu bana ekarri digu, maiatzean bertso jaialdia egin behar dugu.
Errimak egiten hasi gara eta
aste honetan errima postala egin behar dugu. Bertsoak ondo egiten ikastea
espero dugu.
ANIMO JOKIN GIPUZKOAKO BERTSO TXAPELKETAN!!!
EÑAUT ETA IRATI
LHeko 5. eta 6.mailakoak haizezko instrumentuei buruz ikasten ari gara, musikako irakaslearekin, Iratxekin,eta 2015eko urriak 7an, Eñaut eta Iratiren bisita izan genuen. Eñaut, Anaren semea da, eta Irati bere lagun bat. Beraiek klarinetea jotzen dute, eta Basakaitzeko eskolara etorri ziren kontzertu txiki bat ematera. Eñaut eta Irati, txikitan, panderoa jotzen hasi ziren, eta orain klarinetea ikasten ari dira, Zestoako bandako musikariak dira.
Eñautek eta Iratik lehenengo kantu bat jo
zuten, gero power-point bat erakutsi ziguten eta bukatzeko beste bi kantu eskeini zizkiguten. Saio polita izan zen eta gustora egon ginen beraiekin.
ESKERRIK ASKO GUREGANA ETORTZEAGAITIK!!!
ESKERRIK ASKO GUREGANA ETORTZEAGAITIK!!!
2015-16 IKASTURTEA
Kaixo lagunok:
Irailean 2015-16 ikasturteari hasiera eman genion eta jo ta ke lanean ari gara. Hasieran 16 ikasle ginen gelan, baina Mohamed joan egin zaigu Saharara bizitzera.
Hemendik besarkada eta muxu handi bat Mohamed eta bere familiarentzat. Moha zurekin asko gogoratzen gara.
Laister arte, Ferry!!!
2015/06/22
2015/05/19
2015/05/18
INGLESEKO BARNETEGIAN LEKAROZEN
Zestoako, Getariako eta Aizarnazabalgo eskolak apirilako 27tik maiatzak 1era Lekarozeko barnetegian ingelesa lantzen egon ginen. Oso ondo pasatu genuen eta lagun berri asko egin genituen.
2015/02/19
IRRATI SAIOA ETA IÑAUTERIAK
Goizean eskola ailegatutakoan irrati saioarekin hasi ginen eta oso ondo atera zitzaigun. Gero inauterietako mozorroak prestatu genituen. Etxera joan ginen bazkaltzera eta 14:30etan eskolara ailegatutakoan mozorroak jantzi genituen. Ondoren denok kalera irten ginen mozorrotuta. Karroza batean txikiak joan ziren eta herrian zehar desfilatu genuen. Eskolako atarira heldu ginenean dantza pila bat egin genituen eta bukatu genuenean txokolatada ederra izan genuen.
2015/02/17
INAXIORI ELKARRIZKETA
Astearte arratsaldean Inaxio izan genuen gurekin, elkarrizketa egin genion eta irakurtzeko
Bukaeran dunbak nola jotzen diren erakutsi zigun.
Bakoitzak bere mugimendua egiten du, gerriarekin egin behar da mugimendua, saltoka ez da joan behar eta erritmoa nahiko azkarra eman behar da. Ikusi zein ondo ikasi genuen dunbak jotzen.
Arratsalde polita pasa genuen.Eskerrik asko Inaxio!
2015/02/09
SANTA ESKEA 2015
Otsailaren 4ean, Santa Eskea eguna, ohitura jarraituz, Basakaitz ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleak koplak kantatzera irten ginen. Bi taldetan ibili ginen, bat Zubialde aldean eta bestea herrian zehar. Hamabiak aldera taldeak elkartu eta Udaletxe aurrean kopla desente bota genituen, amaiera eskolako sukaldariei eskeinitako koplakin egin genuen.
Aurrez eguraldi txarra izango zela eta,bezperan, irrati saio bat prestatu genuen koplak kantatuz eta hemen uzten dizuegu entzun ahal izateko.
2015/01/27
IÑAUTERITAKO DANTZA
Kaixo denoi, Iñauteri egunean, kalejira ondoren, festari bukaera emateko ikasle-talde bakoitzak dantza bat egingo du jolastokian, eta bukatzeko, denok, ikasle-irakasle eta gurasook, Pitx dantza egingo dugu. Hemen duzue bideoa, entsaiatu eta animatu denok!!
2015/01/15
2015/01/08
EUSKAL KANTUTEGIA
Lehen hiruhilabetean musikako saioetan euskal kanta tradizionalak landu ditugu eta kantak power point batez jaso ditugu.