2017/03/27
EUROPA
Kaixo denoi,
LHko 5.eta 6.mailak ingurunen Europaren gaia landu dugu, informazioa interneten bilatu dugu eta aurkezpen hau prestatu dugu.
2017/03/24
GAURKO IRRATSAIOA
Gaurkoan LH 1-2 mailako ikasleak aritu dira aurkezle eta teknikari lanetan. Haur Hezkuntzako ikasleak abesti ezberdinak abestu dizkigute. LH 1-2 gelakoek gelan landu dutena azaldu digute. LH 3-4 gelakoek gonbidapen batekin etorri dira eta LH 5-6 mailakoek lau olerki irakurri dituzte. Entzun eta gozatu!!!!
2017/03/23
IRTEERAK
- Ostegunean, Martxoak 9an, Donostiako Kursalera joan ginen 10:00etan.
Iristerakoan motxilak utzi eta Auditorioaren barrura sartu ginen, Romeo eta Julietaren antzerkia ikustera, txontxongilo handieekin eta Orkestra Sinfonikoarekin. Arratsaldean Ekogunera joan ginen, bazkaldu eta tailer batzuk egin genituen: energia tailerrean saltxitxa bat eguzki izpiekin nola berotu ikusi genuen eta gero ezinduek ze lan egiten duten Ekogunean ikusi genuen eta beraiekin elkarrizketak izan genituen.
- Ostiralean bederatzietan Tolosara joan ginen Eskola Txikietako kirol topaketetara Berazubi estadiora. Binaka jarri eta beste herrikoekin jolas pila bat egin genituen. Ondoren bazkaldu eta arratsaldean Lauburuko zinemara Invictus pelikula ikustera.
2017/03/16
AINHOA MURUARI ELKARRIZKETA
Otsailaren 23an Ainhoa Murua elkarrizketatzeko aukera izan genuen eta gustora egon ginen berak kontatu zigun guztia entzuten. Egin genion elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN
2017/03/08
EMAKUMEAREN EGUNA
Gaur Emakumearen eguna ospatzen ari gara eta egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Egunari hasiera emateko ikasturteko 8. irratsaioa egin dugu.