2017/03/23

IRTEERAK



- Ostegunean, Martxoak 9an, Donostiako Kursalera joan ginen 10:00etan.
Iristerakoan motxilak utzi eta Auditorioaren barrura sartu ginen, Romeo eta Julietaren antzerkia ikustera, txontxongilo handieekin eta Orkestra Sinfonikoarekin. Arratsaldean Ekogunera joan ginen, bazkaldu eta tailer batzuk egin genituen: energia tailerrean saltxitxa bat eguzki izpiekin nola berotu ikusi genuen eta gero ezinduek ze lan egiten duten Ekogunean ikusi genuen eta beraiekin elkarrizketak izan genituen.

- Ostiralean bederatzietan Tolosara joan ginen Eskola Txikietako kirol topaketetara Berazubi estadiora. Binaka jarri eta beste herrikoekin jolas pila bat egin genituen. Ondoren bazkaldu eta arratsaldean Lauburuko zinemara Invictus pelikula ikustera. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina