Gaur irratsaioa HH 4-5 urteko gelako ikasleek aurkeztu dute. Arazo teknikoak izan ditugu eta ezin izan dugu irratsaio guztia grabatu. Hemen irratsaioaren azken zatia, altza porru!!!!
2017/05/26
2017/05/18
BERTSO JAIALDIA 2017
(klikatu argazkia bertso jaialdiko argazkiak ikusteko)
Gure bertsolaritzako irakaslea Jokin Labayen da. Bertsolaritza astero izaten dugu, baina Jokin bi astetik behin etortzen zaigu.
Maiatzak 17an bertso jaialdia ospatu genuen. Gaia ETB kantxa izan zen eta bi gonbidatu izan genituen: Xebastian Lizaso eta Alaia Martin.
Bertso jaialdia 18:00tan hasi zen eta 19:00tan bukatu. Xebastian eta Alaia bertsolari profesionalak dira, oso onak, eta gustora aritu ginen beraiekin.
Emanaldian, ikasle bakoitzak bi bertso bota genituen. Jaialdia bukatu ondoren Alaia eta Xebastiani gaiak jarri genizkien.
Saio ederra izan zen eta pozik bukatu genuen egin genuen lanarekin!!!

LIBURUEN ALTXORRA
Orain dela gutxi, Liburuen Altxorreko Imanol etorri zitzaigun. Urtero bezala liburu asko ekarri zituen, aurten gu izan gara azkeneko herria Liburuen Altxorra jasotzen.
Liburuak politak eta interesgarriak utzi dizkigu irakurtzeko. Ekainean Liburuen Altxorra berriro bueltan eramango du.
Kaxa Galtzagorri Elkartearena da eta Gipuzkoako Forualdundiak babesten du. Imanolek liburuak aurkeztu zizkigun eta bukaeran gure iritziak jasoko ditu.
Gure gelan Altxorreko SUGAAR liburua irakurtzen ari gara.

ENEKOREN KUIA
Enekok kuia ekarri zuen eskolara eta zer jaten duen azaldu zigun: belarra, azenarioa,sagarra... gosea duenean winch winch egiten omen du. Edateko berriz ura.Enekon etxean kuia kaiola handi batean daukate.
kuia karraskari txiki bat da, eta Hego Ameriketan bere haragia jaten dute.
GIPUZKOAKO PALA FINALA
Maiatzak 6an gure gelako Junek Gipuzkoako pala txapelketako finala irabazi zuen. Donostiako Atano frontoian jolastu zen. Junen taldea Ohiane oikiarrak eta June eta Nagore Zumaiarrak osatzen dute. Finala binaka eta banaka jolastu zuten. Medala eta kopa irabazi zituzten.
Oso ondo pasa zuten pala finala!!!
2017/05/15
HISTORIAURREA ETA AINTZINAROA
Kaixo denoi, gelan gizarte arloan lantzen ari garen "Historiaurrea eta Aintzinaroa" gaiaren aurkezpenak egiteko lan hau prestatu dugu.
2017/05/12
TOP 10 BASAKAITZ
Gaur eskolako hamar abesti gustukoenak aurkeztu ditugu. Eman egurra ta gozatu!!!!!!