2017/05/18

BERTSO JAIALDIA 2017

     
  (klikatu argazkia bertso jaialdiko argazkiak ikusteko)

Gure bertsolaritzako irakaslea Jokin Labayen da. Bertsolaritza astero izaten dugu, baina Jokin bi astetik behin etortzen zaigu.
Maiatzak 17an bertso jaialdia ospatu genuen. Gaia ETB kantxa  izan zen eta bi gonbidatu izan genituen: Xebastian Lizaso eta Alaia Martin. 
Bertso jaialdia 18:00tan hasi zen eta 19:00tan bukatu. Xebastian eta Alaia bertsolari profesionalak dira, oso onak, eta gustora aritu ginen beraiekin. 
Emanaldian, ikasle bakoitzak bi bertso bota genituen. Jaialdia bukatu ondoren Alaia eta Xebastiani gaiak jarri genizkien.
Saio ederra izan zen eta pozik bukatu genuen egin genuen lanarekin!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina