Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2011/12/23

ELKARRIZKETA: FATIMA ETA MOHAMED

Irailean, Marokotik, Fatima, Mohamed, Imane eta Kadijsa etorri ziren Aizarnazabalera. 
LHko3.4.5. eta 6.mailako ikasleak, Fatima eta Mohamederi, egin diogun elkarrizketa irakurtzeko 
SAKATU HEMEN

2011/12/22

TOLOSARA IRTEERA

Azaroak 30, osteguna,Tolosara joan ginen txontxongilo emanaldia ikustera.10:30tan hasi zen txontxongilo emanaldian " El paseo del Rey" ikusi genuen; bukatu ondoren, kultur-etxeko plazan hamaiketakoa jan genuen. Gero, Suitzako txontxongiloen erakusketa ikustera joan ginen, hainbat gauza polit ikusi genituen.
13:30tan bazkaldu genuen, jolastu eta 16:30tarako Aizarnazabalera heldu ginen.
Oso egun ederra pasatu genuen!!! 

URTZI.G ETA IRAITZ.M

TXIKI HAUNDI





 
GOGOETA
Txikia izan ezik ez dela ezer gertatzen. Nahiz eta txikia izan bera ondo sentitzen da, konplexurik gabe.

Gaizka

ERORTZEAN




GOGOETA:
Askotan ez dela dena lortzen . Garrantzitsuena jaikitzea eta aurrera egitea da.

2011/12/21

MAROKO

Ingurune arloan Maroko herrialdea landu dugu. Bukaeran aurkezpen bat egin dugu eta hemen txertatzen dugu.

2011/12/01

CAPOEIRA

Capoeira ikasteko bi saio eduki ditugu. Capoeirako irakasleak, Igor izena zuen. Animaliak imitatu genituen, pino eta errueda egin genituen.Igorrek tresna bat ekarri zuen, baina ez zigun erakutsi. Bi kanta kantatu genituen eta oso ondo pasatu genuen!!!
Urtzi eta Iraitz

LEHEN JOLASTEN ZIREN JOLASAK


Gorputz Hezkuntzako saio batean,gure  gelako Aintzaneren ama,Alazne,etorri zitzaigun eta lehen jolasten ziren jokoak azaldu zizkigun.Hainbat jolas ikasi genituen: Cruz-Bollo-Campanario, kromoetan... eta ondoren, jolastu egin genituen.
Arratsalde bikaina pasatu genuen!!!
Urtzi eta Iraitz.