Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2012/03/28

JOSU ETORRI DA DANTZAN ERAKUSTERA


Hiruhilabete honetan Dantzaz Konpainiako Josu etorri da, eta lau saiotan hainbat mugimendu ikasi ditugu,"Watermelon Man" abestiarekin dantzatzeko. Gogo handiarekin aritu gara, eta bukatzeko dantza emanaldi bat egin genuen eskolako ikasle guztientzat.
Josu oso jatorra da, eta oso ondo pasatu dugu berarekin.
Urtzi

2012/03/26

BIKOTEKA IRAKURTZEN BUKATZEN ARI GARA

Hiruhilabete honetan, Bikoteka Irakurtzen proiektua landu dugu. Proiektu honetan, gehienbat, irakurketa eta ulermena landu dugu. Astean bi aldiz egiten dugu. Bikoteka egiten da lan hau eta ikasle batek tutorearen lana hartzen du eta bere bikoteak tutorizatuarena. Tutoreak etxean prestatzen du tutorizatuari irakurri behar dion irakurgaia. Lehenengo bost asteetan ikasle batek tutorearena egiten du eta ondorengo beste bost asteak tutorizatuarena.
Aste honetan proiektu hau bukatu egiten dugu eta hurrengo hiruhilabetean ez dugu landuko. Oso gustora ibili gara proiektu hau lantzen.
Ane.




2012/03/20

MARTXOAREN 18an ZESTOAKO HERRI KROSA


Gure gelako Rakel eta Aintzanek, martxoaren 18an Zestoako herri krosean parte hartu zuten. Ibilbideak 1.300 metro zituenen, 14 neskak hartu zuten parte. Aintzane zazpigarren postuan geratu zen, eta Rakel hamaikagarren postuan sailkatu zen. Nekatu ziren baina gustora ibili ziren.

2012/03/08

INGELESEKO BARNETEGIA

Otsailaren 27tik martxoaren 2ra, Gasteizko Carlos Abaitua barnetegira joan ginen, Azpeitiko Karmelo Etxegarai eskolako 6.mailako ikasleekin. Asko ikasi, ondo pasatu, eta lagun asko egin genituen.

ANE eta AINTZANE

2012/03/01

GURE ELKARRIZKETAK

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak, aurreko hiruhilabetean herriko lagun batzuei egindako elkarrizketen berri ematera gatoz. Beraz, Albaro alkatea,Juan Mª albaitaria, Kintxi musikaria eta Joseba erremontistak esandakoak kontatuko dizkizuegu!

 Albarori egin genion elkarrizketa irakurtzeko 
SAKATU HEMEN


Juan Mariri egindako elkarrizketa irakurtzeko 
SAKATU HEMEN


Kintxiri egin genion elkarrizketa irakurtzeko  
SAKATU HEMEN




   Josebari egin genion elkarrizketa irakurtzeko 
SAKATU HEMEN