Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2015/12/18

HAIZEZKO INSTRUMENTUAK

BARATZA. LEHEN HIRUHILABETEA

IGERILEKUAN





LH 1, 2, 3 eta 4.mailakoak pistinara joan gara azaroak 30ean hasita. Gabonetako opor ondoren urtarrilak 15 arte jarraituko dugu. Oso ongi ari gara pasatzen eta igeritan ikasten gabiltza Irati, Mireia eta Aranekin. Adostutako arauak errespetatzen ari gara  eta irakasleak gustora daude gurekin.

MARI KARMENI ELKARRIZKETA




LH. 3 eta 4.mailako ikasleak festen inguruko proiektua egin dugu. Mari karmen alkatesari elkarrizketa bat egin diogu. Ea gustatzen zaizuen. 
Elkarrizketa irakurtzeko SAKATU HEMEN

EL DIARIO DE GREG UN PRINGAO TOTAL


Idazlea: Jeff Kinney
Argitaletxea: RBA

Greg (Gregory) Heffley instituko lehenengo urtean dago, ez da polita, ez azkarra, ez indartsua eta lisyoa ere ez. Lagun bakar bat du bera baino tontoagoa; bi anai ditu biak baztertzen dute eta denak jo egiten diote. Nola pasatuko du kurtsoa?

Niri asko gustatu zait, hiru eguneta irakurri dut eta marrazkiak ditu orri bakoitzean; naiz eta bastante luzea izan arren.

Aratz

2015/12/11

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA





2015eko azaroak 25ean Basakaitz Herri ikastetxean emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatu genuen. Puntu more handi bate egin genuen, ikasle bakoitzak eskua morez pintatu eta puntuan esku-markak jartzeko, eta brazalete, buruko zinta eta muñekerak egin genituen. 
Gero jaialdi bat izan genuen ginasioan; geletan eta etxeetan sortutako lelo batzuk irakurri eta Junek eta Mariak “ Derrigorrez muxurik ez” izeneko ipuina kontatu ziguten. Bukatzeko Mikel Markez eta Uxue Alberdiren “Konplize ditut denak” abestia kantatu genuen. 


EUSKERAREN EGUNA



Abenduak 3-an euskararen eguna ospatu genuen. Goizean irratsaioa izan genuen, euskerari buruz informazioa, bertsoak, ipuinak, abestiak… eta bertan, baita ere, parte hartu zuten gure herrira beste herrialdeetatik etorri eta euskera ikasi duten hainbat ikaslek: Noor, Ali, Sherjeel, Rehan, Lahbib, Rim, Hussain, Jadiya eta Khadisha.



Arratsaldean Marian Larrearekin, Jokinen emaztearekin, kantaldia izan genuen 16:30arte. 16:30etatik 18:30 arte kars-ak, puzgarriak, jolasak eta txokolatada izan genituen.




Oso egun polita izan zen Aizarnazabalen!!!

BAT PAT HILERRIKO ALTXORRA


Idazlea:Roberto Pabanello 
Marrazkilariak: Blasco Pisapia eta Pamela Bwgera 
Agitaletxea:GERO 


Bat Pat,sagusarra,hilerri batean bizi zen. Egun batean gaizto txanodun bat ikusi zuen. Bat Pat beldurtu egiten da eta ihes egiten du. Bat Pat lagunen etxera joaten da. Lortuko al dute denen artean hilerriko misterioa argitzea?

Liburua oso polita eta entretenigarria da. Irakurtzea erraza da eta gomendatuko nuke.

URKO

SEI TXERRIKUME BIHURRIAK




Ilustrazioak: Isabella Camina
Koloreztaketa: Vensio
Testuak: Isabella Camina eta Delpine Lacharron
Itzulpena: Aztiri
Argitaletxea: Ttarttalo

Txerramak sei txerrikume erditu ditu gauean. Etxaldean oso gustora dago. Txerritxoak hazten doaz eta gaiztakari asko egiten dituzte: urmaelean ahateak izutu, pintura poteak ustu, irinetan jolastu, txitak aztoratu...Txerrama oso haserre dago. Oilarra kontuak eskatzera joan zaio eta etxaldeko abere guztien artean txerrikumeak hezten lagunduko dutela azaldu die. Lortuko al dute denen artean txerrikumeak heztea?

Liburu hau zazpi ipuinez osatuta dago eta nik "Sei txerrikume bihurriak" ipuinaren errezeina egin det. Oso polita da. Gustatu zait. Txukun ibili behar dela ere ikusi dut.  

Egilea: Eritz

HILDAKO BATEN TXANGOA


Idazlea: Antton Dueso.
Argitaletxea: Desclee.
Izenburua: Hildako baten txangoa.
                               
Baleriano Larrabide denbora asko egon da hilik. Arimen egunean bere tumbatik alde egin eta eguna pasatzera joan zen.
Mozorro dantzaldian neska pila bat ezagutzen ditu. Zein izango da bere ametsetako neska? Animatu irakurtzera.

Oso polita eta dibertigarria da niri gehiena erdialdea gustatu zait. 48 orrikoa eta 10 urtetik gorakoentzat gomendatzen da.

Aimar

IGEL ETA UGEL, URTE OSOA ELKARREKIN.



IDAZLEA: Arnold Lobel.
ITZULPENA: Jon Kortazar.
ILUSTRAZIOA: Enric Satue.
ARGITALETXEA: Faurun Alfaguara 1988.

                                                                              
Igel eta Ugel  urte guztian zehar gauza asko egiten dituzte elkarrekin. Neguan trineoan ibiltzen dira,  udan helatu   handi bat hartzen dute eta udazkenean hostoak bildu. Lortuko al dute nahi duten guztia egitea?

Liburua irakurtzeko erraza eta polita da. Marrazkiak oso politak eta farregarriak dira.

EGILEA: ENEKO

                                                              

XOLAK Badu Lehoien Berri

 

IZENBURUA: Xolak Badu Lehoien Berri

EGILEA: Bernando Atxaga

MARRAZKIAK: Mikel valverde

ARGITALETXEA: Erein


Xola izeneko txakur batek lehoien liburua irakurri zuen. Xolak uzten zuen bera lehoia zela eta lehoia bezala arro-arroa bihurtu zen. 
zer gertatuko ote da?

Oso ipuin polita  da, irakurtzeko ere oso erreza. 46 orri dauzka.        

 ANIMATU IRAKURTZERA!!!        


EGILEA: Xuban Etxabe

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA




Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Marrazkiak: Juan Luis Landa.
Agitaletxea: Erein.
Izenburua: Nur eta irlandar gnomoa.

Nur amamaren etxera joan da eta esaten dio amamak: "zakarrontzian zerbait dago". Nur zakarrontzian begiratzera joaten da baina ez du ezer aurkitzen. Hurrengo egunean berriro begiratzean zebait bilatzen du. Zer izango ote da? zer izango dela uzte duzu?

Oso liburu  polita da. Niri oso erresa iruditu zait irakurtzeko.
ANIMATU IRAKURTZERA !!!

June 

NUR KANPAMENDU MAGIKOAN



Izenburua: Noor kanpamentu magikoan
Egilea: Toti Martinez de Lezea
Marrazkiak:  Juan Luis Landa
Argitaletxea: Erein

Uda bukatzen ari da, eta Noor eta bere lagunak magia kanpamendu batera joaten dira. Bertan bi mago daude: Oliver eta Josu magoak. Beste ikasle batzuk ere iristen dira. Noorrek eta bere lagunek argituko al dituzte bertan gertatzen diren misterioak?

Oso liburu polita iruditu zait, oso erraza eta ulerterreza izan delako. Gomendatu egiten dizuet.

ANIMATU IRAKURTZERA!!

Egilea: Libe 

PIZTIEN ERRONKA :TAGUS zaldi-gizona

                                                              ( Adam Blade)
Argitaletxea: Desclee
Idazlea: Adam Blade
Marrazkiak:Orchard books 2007
Itzulpena:Miren Ibarluzea
ISBN:978-84-330-2568-5 

Aduro aztiak Tagus zaldi-gizona  aske dabilela esan dio Hugo erregeari eta Hugok  Tom heroiari.Tom, bere lagun Elennak eta zaldi tximistak abenturak biziko dituzte; baina Tagus zaldi gizona menderatzea lortuko ahal dute?


Niri asko gustatu zait abenturak gustatzen zaizkit eta, hiztegi erraza du eta irakurtzeko gogoa pizten du, batez  ere abenturazaleei .
Animatu irakurtzera !!! 


Unai Mujika

MAITASUNA GAZTA BEZALAKOA DA



Izenburua: Maitasuna gazta bezalakoa da.
Testuak: Geronimo Stilton.
Irudiak: Larry Keys.
Argitaletxea: Editorial Planeta S.A.

Geronimo Stilton sagukariko zuzendaria da. Bere familiak ezkonduarazi egin nahi dute eta horregatik hegoaldeko itsasoetara eraman dute bikotea aurkitzeko kruzero batera. Kruzeroan Sagurne izeneko neska bat Stiltonekin maitemindu da baina Stiltonek ez du ezertxo ere jakin nahi Sagurnerekin. Gau batean kruzerotik erori eta uharte batean bukatu zuen. Etxera itzultzean erabakia hartuta zuen.
Ezkonduko ote da Sagurnerekin?


Oso polita da eta ulerterreza egin zait.
Irakurtzea gomendatzen dizuet!!!

Egilea: June.

ZONBI GUNEA, ZONBI PARKEAN HARRAPATUTA


Idazlea: Peter Walker
Irudiak: Bié
Itzulpena: Ane Garmendia Alberdi
Argitaletxea: Ibaizabal

Maxen saiakera ZA (Zonbien Aurkako) kuadrilan sartzeko saiakera penagarria izan zen, baina Thaisek eta Bielek beregan konfidantza dute. Horregaitik ginkana bat prestatu diote. Baina proba batean zonbi batek hozka egin zion, orduan Heriovilleko hospitalera eraman zuten. Zer gertatuko zaio Maxi?

Oso liburu polita da bilduma osoa dut eta denak irakurri ditut. Oso erraza da irakurtzeko. Marrazki gutxi ditu baina "Geronimo Stilton"-en antza  asko du.

Aratz

AMETSETAKO MUTILA



Izenburua: Ametsetako mutila
Idazlea: Patxi Zubizarreta
Azala eta marrazkiak: Daniel Redondo
Argitaletxea: Elkar

Joneri amestea asko gustatzen zaio. Egunero, goizetan gaua izatea gustatuko litzaioke. Gau batean mutil bat imajinatzen hasi zen. Gauero mutilaren aurpegia ikusten zuen. Halako batean mutilaren aurpegia desagertu egin zen.
Berriro ikusiko al zuen mutilaren aurpegia?

Asko gustatu zait, berriro irakurriko nuen, eta erreza izan da.
Animatu zaitez irakurtzera!!!!

Egilea: Dorleta

BELDURRAK AIREAN


Egilea: Karlos Santisteban
Marrazkiak eta azala: Jon Zabaleta 
Argitaletxea: Gero

Irati eta Ikerren andereñoari aste beltza egitea bururatu zitzaion. Eta egun horietako batean, Iratik bat batean argi bat ikusi zuen. Zer izango ote da? Zer gertatuko ote da?.                     
Oso ipuin polita eta misteriotsua da. Oso erreza da irakurtzeko. Animatu irakurtzera!!!.

IZARO

MUTIKO AUSARTA ETA NESKA PANPOXA




Idazlea: Txiliku
Marrazkilaria: Rafa Serras
Argitaletxea: Elkar

Bazen behin, mutiko bat etxean beti taloak eta esnea jaten zituena. Naskatuta zegoen, orduan etxetik joatea erabaki zuen. Bidean, neska batekin topo egin zuen "neska Panpoxa" izena zuena. Zer gertatuko zaie bidean zehar?

Ipuina asko gustatu zait patxadaz  irakurtzekoa da eta oso erraza da irakurtzeko. Animatu irakurtzera!!!

LARA

OKILI-KILI


Izenburua: Okili-kili
Egilea: Juan Kruz Igerabide
Marrazkiak: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Orriak: 77

Okili-kili txori kume bat zen eta hiru arrautzetatik azkena jaio zen, eta oso ahul zegoen, bakarrik bizitzeko ordua iritsi zizaion eta laguntza behar zuen. Nola moldatuko da?

Liburua oso polita izan da eta oso errexa izan da irakurtzeko.

ANIMATU IRAKURTZERA!!!!!

Egilea: Elene