Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2017/06/21

LH6.mailako ikasleei agurra



Ikasurte honetako azken irratsaioan 6.mailako ikasleak agurtu genituen eta ondoren hamaiketako eder bat egin genuen gelan. Bertsoak LH5. mailako ikasleak abestu zituzten eta hitz hauek eskaini zizkieten:
"- Guk seigarren mailako ikasleak diren: June Olaizola, Xuban Irazustabarrena, Libe Gonzalez, Eritz Olaizola, June Peñagarikano eta Xuban Etxaberi  bi bertso hauek egin dizkiegu eskolako denon partetik.
- Bi bertso hauekin agurtu nahi ditugu Zumaiako Institutora dihoaztelako eta han ondo ibiltzeko eta lagun berri asko egiteko desiatuz.
- Jarrai dezatela orain bezain jatorrak eta Basakaitz Ikastetxea osatzen dugun denon partez muxu handi bat beraientzat.
- Eta jakin badakizue eskolako ateak beti irekiak izango dituzuela."

Agurtzeko ordua
iritsi zaigunez
eskolatik zoazte
ta gu gaude penez.
Oso lagun jatorrak
zuek zaretenez
jarrai bide berria
zoriontasunez.

Zenbat momento onak
hamar urte hauetan
malko parre algarak
oroitzapenetan
Jarraitu bisitatzen
urrengo urtetan
beti izango zeate
gure bihotzetan.

IKASTURTEKO AZKEN IRRATSAIOA

Gaur ikasturteko azken irratsaio eguna izan dugu. Sorpresa ugariko saioa izan da. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Ondo pasa uda eta eman eurre!!!!