Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2012/02/23

SANTA AGEDA

Santa Ageda egunean, eskolara baserritarrez jantzita etorri ginen. Lehenengo Zubialdera joan ginen, han kopla batzuk kantatu eta Aizarnazabalera bueltatu ginen. Bertan kopla batzuk kantatu genituen eta eskolara itzuli ginen neka-neka eginda. Egun polita pasatu genuen eta harrera ona egin ziguten.

Otsailaren laugarren eguna
Santa Ageda bezpera
aurten krisian gaudelako gu
lehenago etorri gera .                                                   

UDALETXEA:
Alvaro Villar alkate zera
Udaletxe polit hontan
Gaztea baina oso jatorra
Segi zazu lan horretan.



ANDER, ANE ETA AINTZANE

INAUTERIAK

Otsailaren 17an, arratsaldez, kaldereroz mozorrotu ginen, herritik buelta bat eman genuen zartagina joz eta kantatuz. Ondoren, frontoian, txokolatada,  dantza eta tailerrak izan genituen. Iluntzean, sua egin eta txorixoak jan genituen. Oso egun polita izan zen!
AINTZANE ETA ANE

GIZAKIA EKOSISTEMETAN

Ingurune arloan, Gizakia Ekosistemetan gaia landu dugu eta aurkezpen bat egin dugu. Hemen ipintzen degu ikusteko eta ikasteko.
ANE ETA AINTZANE



2012/02/09

DONOSTIRA IRTEERA


Otsailaren 1ean LHko ikasleak Donostira joan ginen. Goizean, Egia kultur etxean, Dantzaz konpainiaren  "FLASH DELUXE" lana ikusi genuen. Ondoren, Igeldoko frontoian bazkaldu. Arratsaldean San Telmo museoa ikusi eta bertan, Txillidari buruzko tailerra egin genuen. Egun polita izan zen.

ZANGOZIKIN

Urtarrilaren 27an, Imanol, Liburuen Altxorreko arduraduna liburu kutxaren bila etorri zen. Imanolek, Zangozikin liburua irakurtzeko utzi zigun, eta gelan irakurri dugu. Irakurri ondoren pertsonaiak aztertu ditugu eta lan txiki bat egin dugu. 

Ane eta Aintzane.