Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2014/11/17

AROTZ- ENEAN



 Kaixo denoi,
Azaroaren 10, 11 eta 12an Nafarroako Etxarri Larraunen dagoen Arotz- Enea aterpetxean egon ginen. Aizarnazabaletik 9:15tan irten eta autobus txiki baten Arotz- Eneara abiatu ginen.
Bertan ,hiru egunetan, jarduera ezberdinak egin genituen:
  • Irterak: astelehen arratsaldean Jentilzulo ibilaldian Margarita behiaren hezurrak ikusi genituen eta koba zulo baten xaguzaharra. Asteartean basoan ibili ginen eta harrobi bat ikusi genuen. Asteazkenean Aldatzera joan ginen eta bidean behien granja baten sartu ginen.
  • Tailerrak: Suaren tailerrean istorioak kontatu genituen; animalien tailerrean talde bakoitzak, animali bati buruz, jardun genuen ; ukenduen tailerrean sainbelarra, olio eta argizariarekin ukenduak egin eta etxerako polit apaindu genituen. Astearte iluntzean diskoteka izan genuen, dantzan asko disfrutatu genuen.
Jolasteko denbora librea izaten genuen eta gurekin batera zeunden Eibarreko Urkizu eskolako 5.mailako ikasleekin lagunak egin ginen. Ederki ibili ondoren asteazkenean 16:30 aldera, neka- neka eginda, Aizarnazabalera bueltatu ginen.

2014/11/05

BANPIROA


Idazlea: Enric Lluch    
 Marrazkilaria: Fernando Falcone   
 Argitaletxea: Erein    

Banpiro batek hortzak zorroztera joan behar du dentistarengana.
Lortuko al du hortzak zorroztea? 
Animatu irakurtzera!!!!!!!!

Liburu hau oso dibertigarria da eta asko gustatu zait.

Egilea: Aimar Olaizola

KLETA BIZIKLETA

                 
   

           Idazlea: Mariasun Landa
           Argitaletxea: Elkar
           Marrazkiak: Carlo Zabala

Bazen behin, bizikleta bat Kleta izena zuena. Bere ametsa zoora joatea zen, baina, bere nagusiak ez zuen inoiz eramaten, eta Kleta greban jarri zen. Nagusiak lanerako behar zuenez eta zoora eramatea erabaki zuen, baina bertan, atezainak bizikletarik ezin zela sartu esan zion. Lortuko al du Kletak bere ametsa betetzea?

Errexa da irakurtzeko eta istorio polita denez, irakurtzera animatzen zaituzte!



EGILEA : JURGI      

ZOONBIA


Izenburua: Zonbia.  
Idazlea: Erich Lunch eta  Oriol Hernández.  
Argitaletxea: Erein.  
Saila: Muntroen kutxa.


Azti batek zonbi aparta nahi zuen baina aukeratu zuena,oso baldarra zen. Begiak zuri jarri zituen ez zuen ezer ikusten eta zazpi aldiz egin zuen eztropezu. Zer gertatuko ote zen?


Asko gustatu zait eta irakurtzeko erraza egin zait.

Egilea: Urko

JON TXIKIREN ABENTURAK

Izenburua: Jon Txikiren Abenturak
Idazlea: Pako Sagarzazu eta Iñaki Zubizarreta
Marrazkilaria: Javier Celestino
Argitaletxea: Elkar

Jon mutiko bat da, oso alaia eta oso ondo pasatzen du bere txakurra "Ongi"rekin. Goiz batean Jon gaixo jarri zen eta horregatik ezin izan zuen eskolara joan. Bere lagunak bisitatzera joan zitzaizkion. Bat-batean ahots bat entzun zuten, koadroko neskatxa zen, eta neskak esan zien:
- Etorri nirekin koadrora, oso ondo pasako dugu, eta abenturak izango ditugu!
Koadroan ze abenturak bizi izango zituzten Jonek eta bere lagunek?

Asko gustatu zait liburu hau. Abenturazkoa da. Irakurtzeko erraza egin zait.

Egilea: Dorleta

4 URTE 6 HILABETE ETA 3 EGUN GEROAGO



Izen burua: 4urte 6hilabete eta 3 egun geroago.          
Egilea: Emmanuel Bourdier.
Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola.
Marrazkilaria: Gonzalo Izquierdo.
Bilduma: Ibaizabal.


Julien ospitalean esnatzen da, 4 urte 6 hilabete eta 3egun  lotan pasa ondoren. Ez ditu 10 urte, 15 baizik. Ume-umetatik hartz txiki esaten zioten, baina orain, erraldoi baten gorputza dauka. Jacky izenekoTxakur bat ere badu. Julien, Jean-Marinez maiteminduta dago.
Lortuko ote du bere adin berrira eta bizitza berrira egokitzea?

Ezait gustatu asko, baina hala ere polita izan da.

Egilea:Moha.

ROKE IZENEKO KOMUNA

Egilea: Antton Dueso
Marrazkia: Elena Odriozola
Argitaletxea: Aizkorri
Euskarazko Moldapena: Migel Anjel Elustondo
ISBN:84-8263-332-5

Ipuin hau Nikolas izeneko mutil batena da. Mutila aitonarekin bizi da gurasoak bananduak dituelako . Lasto -tokian komun zahar bat bilatzen du eta bere laguna egiten da. Roke izena jartzen dio eta honek, istorioak kontatzen dizkio . Zer gertatuko da ?

Oso liburu polita, gogoa jarri eta erraz irakurtzen da.

EGILEA: UNAI MUJIKA

LATA BATEN GORABEHERAK




Egilea: Begoña Ibarriola.     
Marrazkilaria: Teresa Novoa.       
Itzultzailea: Miren Agur Meabe.
Bilduma: Sentipuinak.
Argitaletxea: Elkar.

Gizon batek, tomate lata bat hartu zuen supermerkatuko balda batetik eta erosi ondoren, etxe batera eraman zuten.  Latari, bildur pixka bat ematen zion supermerkatutik joateak, denbora askoz han egon zelako, baina segidan ohitu zen. Bat-batean hutsik zegoela sentitu zuen eta zakarontzira bota zuten. Zakarrontzitik atera zenean abentura asko pasa zituen,  zein abentura diren jakin nahi baduzu, irakurri liburua. Animatu!!!!!!!!

Niri asko gustatu zait. Oso barregarria da eta oso erraz irakurri dut. 

Egilea: Aratz Manterola.

IDAZLE TXIKIA

                                          IDAZLE TXIKIA



Egilea: Maite Carranza
Marrazkiak: Mercé Aránga
Argitaletxea: Elkar 
Euskara: Joxantonio Ormazabal

Bazen behin Idoia izeneko neskatila bat idazten ikasi nahi zuena. Egun batean, andereñoak bere izena idazten erakutsi zion eta Idoiak bere izena leku guztietan idazten zuen. Irakurtzen ere pixka bat erakutsi zion. Egun batean aitak gauzatxo bat esan zion. Zer esan ote zion? Lortuko ote zuen idaztea?

Iritzia: Niri asko guztatu zait, dibertigarria da eta irakurtzeko oso erraza. Animatu irakurtzera!!!

Egilea: Olatz




2014/11/02

METRO BATEKO LETRAK

                                                              

Izenburua: Metro bateko letrak
Idazlea: Julen Gabiria
Marrazkilaria: I. Martiarena "Mattin"
Argitaletxea: Elkar                                                    

Nadia,  Errumaniako neskatila bat da eta metro bat eta hogei zentimetro neurtzen ditu. Beraren lehenengo aldia da metro batean  bakarrik joango dela. Metroan doala, andre batek galdetzen dio:
- Nora zoaz polit hori?- ( Nadiak,  andere hori txanogorritxuren ipuineko otsoa dela pentsatu du)
- Amamaren etxera noa, amamatxo ikustera.
- Argia joanda! (esan dio gizon batek ondoan zeukan mutil  bati).
Orduan gizon batek orritxo batzuk ateratzen ditu.                            
Zer gertatuko ote da?                      

Luzea baina oso polita.                                              

Egilea: Izaro