Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2012/06/13

LIZARRAN EGONALDIA

Ekainaren 6,7, eta 8san, LH-ko ikasleak, Lizarrara joan gara ikasturte amaierako bidaia egitera. 
Asteazkenean Urbasan ibilaldia egin genuen eta Pilatosen balkoia ikusi genuen. Ondoren, Bakedano herrian bazkaldu genuen eta gero, Lizarrako kanpinera heldu ginen. Han, gelak aukeratu, maletak utzi, bainujantzia jantzi eta igerilekuan sartu ginen. Igerilekutik irten ondoren askaria jan genuen. Gauean, diskoteka zegoen eta oso ondo pasa genuen.
Ostegunean, gosaldu ondoren, rokodromoan aritu ginen eta amaitutakoan Lizarrako azoka ikustera joan ginen. Bazkaldu eta gero jolastu eta igerilekuan sartu ginen. Arratsaldean, piraguetan ibili ginen Ega ibaian eta jarraian askaldu egin genuen gero, berriz ere, igerilekura joan ginen. Afaldu eta gero, diskotekan dantzan.
Ostiralean, goizean, igerian egin genuen. Bazkaldu ondoren, maletak hartu eta autobusean Aizarnazabalera itzuli ginen.
OSO ONDO PASATU GENUEN!!!

URTZI, ANE ETA AINTZANE


2012/06/12

MUGIDA LIBURUTEGIAN


Behin batean, Juan izeneko mutiko bat, bere lagun Albertori laguntzera joan zen liburutegira, baina berari ez zitzaion gustatzen liburutegira joatea. Asper-asper eginda zegoenez, liburu bat irakurtzen hasi zen eta guztiz liruratuta zegoen ipuinean gertatzen zenarekin. Baina, ipuina bukatzear zegoela, Ines liburuzainak liburutegia itxi behar zuela esan zuen eta joan egin beharko zuela, Juanek ordea, liburua irakurtzen jarraitu zuen, baina Inesek berriz errepikatu zuen liburutegia itxi behar zuela eta joateko, hala ere Juanek ez zion kasurik egin eta azkenean Inesek kalera bidali zuen.
Hurrengo egunean, Juanek mozorro beldurgarri bat hartu zuen Inesi sustoa emateko, baina lehenengo bere liburua bukatu nahi zuen. Ez zuen liburua bilatzen eta ikusi zuen neskato batek zuela. Neska harekin haserretu zen eta horregatik Inesek berriz kalera bidali zuen. Neska atera zenean Juanek sekulako sustoa eman zion baina Inesi ez zion sustorik eman ez zelako ateratzen. Orduan, liburutegiko leihotik begiratu zuen eta Inesek betaurreko berezi batzuk zituela jantzita ikusi zuen. Juan liburutegiko atera joan zen eta atea jo zuen. Inesek atea irekita utzi zuen eta Juan liburutegira sartu eta ezkutatu egin zen. Inesek alde egin zuenean, Juanek betaurreko berezi haiek jantzi zituen.  Bat-batean John Silver izeneko pirata bat azaldu zen. Hark esaten zuen, Juanek, berak eta bere kapitainek Flint kapitainaren altxorra aurkitu behar zutela. Altxor kutxa aurkitu zutenean sekulako eztabaida egon zen nork irekiko zuen eta azkenean Juanek ireki zuen. Ondoren, denak hondartzara joan ziren eta Juanek lo hartu zuen. Ostiral izeneko gizon batek esnatu zuen eta Robinson izeneko gizon zahar batengana joan ziren biak. Robinson berak asmatutako makinak erakusten ari zela, kanibalak agertu ziren. Kanibalek Juan ikusi zutenean mutikoa harrapatzera joan ziren ondoren jateko. Zorionez, Juanek ihes egitea lortu zuen. Berriz lo hartu zuen eta oraingoan beste pertsona batek esnatu zuen, Harbert Brownek. Hango jendeak interes handia zeukan atzerritarrengan eta hurbildu egin zitzaizkion. Txakur batek paper bat aurkitu zuen eta Juanekin haserretu ziren. Ongilearen etxera joan ziren baina han ez zegoen inor. Geroxeago, beste paper bat aurkitu zuten eta alanbreari jarraitu behar ziotela jartzen zuen. Herritarrak eta Juan, bonbilla asko zeuden haitzulo batera joan ziren eta han Nemo kapitaina eta Nautilus itsaspekoa zeuden. Nemok esaten zuen laister sumendiak eztanda egingo zuela eta Nautilus bere hilobia izatea nahi zuela.
Orain ere esnatu zuten Juan, baina Ines, liburuzainak, esnatu zuen. Orduan, bere kaxoitik Juanek bukatu nahi zuen liburu hura erakutsi zion eta etxera eraman zuen. Inesek esan zion utziko zizkiola bere betaurrekoak berriz jazten baina, ezingo zuela inori kontatu sekretu hura.


ANE ETXABE

AMONAK IHES EGIN DU


Nikolas bere gurasoekin eta amonarekin bizi zen.Beraren auzokidea,Tugg jauna, oso arraroa zen eta ez ziren ondo eramaten.
Egun batean,Tugg jaunaren aita etorri zen berarekin bizitzera, eta Nikolasen amona berataz maitemindu zen; baina Nikolasen aitak eta Tugg jaunak ez zuten nahi amona eta Tugg jaunaren aita, Lancelot, elkarrekin ibiltzerik.
Lanceloti eta amonari ez zieten gelatik irteten uzten, beraien gelatan itxita zeuzkaten.Egun batean, Lancelotek amonaren gelara sartzea lortu zuen, osito baten barruan ezkutaturik, opari moduan, honela biek ihes egin zuten. Globo batean ezkontzea erabaki zuten. Nikolasen aitak eta Tugg jaunak geldierazten saiatu ziren eta ez ziren ezkondu.
Baina Nikolasen aitak amona oso triste ikusten zuen, eta azkenean aitak berak antolatu zuen ezkontza.  Haizezko gaztelu baten ezkondu ziren eta oso  zoriontsu bizi izan ziren biak, denek elkarrekin ospatu zuten.

URTZI GURRUTXAGA                                                                       

2012/06/11

ENEKO PADURAKOA



Enekoren herrira, Asturias-Leongoak joan ziren eta izugarrizko txikizioak egiten hasi ziren, bizkaitarrek urteroko tributua ez zutelako behar bezala ordaindu.  Enekok izugarrizko amorrua sentitu zuen. Ondoren ihesi zihoan, moxal baten atzetik joan zen. Eneko eta Beltxo, bere lagunik onena, sasietan harrapatuta zegoen ardi bati begira zeuden, Enekok atera zuen ardia. Beltxo lur jota zegoen, aitari zauri larri bat egin ziotelako; bere ama hila zen, eta zer gertatuko zen aitari gabe geratzen bazen?
Goizean, eztabaidak izan zituzten gertatuari buruz. Lartaun jakintsuak esan zien Ordoño printzea eraso egiten ari ziren soldadu artean zegoela.
Arratsaldean, bi gizon agertu ziren, Bilbokoak, eta han bi hil omen ziren. Gernikan bilera egitea pentsatu zuten herri guztiak bilduta. Joan ziren eta itzuli zirenerako, Beltxoren aita hila zen,  Enekoren familiak zainduko zuen Beltxo. Bizkaitarrek ez zuten nahi Alfontso beraien errege bezala eta gerra egin behar bazen, egiteko prest zeuden.
Gernikara joan ziren berriro, Eneko ere etxetik ezkutuan irten zen. Bileran erabaki zuten Ordoño printzearekin, Jaun Zuriak, erregeen odolekoa zenak, borrokatu behar zuela, honek,baiezkoa eman zuen. Padurara itzuli ziren eta aita Enekorekin oso haserre zegoen . 
Padurako lurretan izango zen Asturias-Leondarren eta Bizkaitarren arteko borroka. Baina bezperan, Beltxo desagertu egin zen, Eneko bere bila irten zen; Basajaunek jakin arazi zion, Beltxo ondo zegoela eta ez kezkatzeko eskatu zion, Eneko etxera bueltatu zen.
Hurrengo egunean, borroka luzea eta odoltsua izan zen, Jaun Zuriak Ordoño hil zuenean bukatu zen.
Lartaunek negar-zotinka erabaki zuen handik aurrera Padurari Arrigorriaga deituko ziotela, odolez estalita zeuden harriengatik. Jaun Zuriak izena egokia zela zion.
Eneko Beltxoren bila joan zen dena bukatu zela adierazteko.     

Aintzane    

2012/06/05

SAMIEL TXIKIAK




Maiatzaren 8an, Samiel Txiki egunean, jolasak egin genituen Aizarnazabalen, eta Arroa Beheko ikasleak etorri ziren, gurekin jolastera. Jolas asko egin genituen: Frontoiko jolasak, aulki jokoa, lokotx biltzen... Oso ondo pasatu genuen, ea datorren urtean hain ondo pasatzen dugun!!!
 ANE ETA AINTZANE

RUGBY



Gure eskolara Xabi izeneko gizon bat etorri zen rugbyko ikastaroa ematera. Mota askotako jolasak egin genituen eta rugbyko partiduak jolastu ere bai. Oso ondo pasa genuen!!! 
AINTZANE ETA ANE

BERTSO JAIALDIA


Gure bertsolaritzako Jon Martin irakaslearekin, maiatzak 2an bertso jaialdi bat ospatu genuen. Gaia Olinpiadak ziren eta Aizarnazabalen herritarrek egiten dituzten kirolei buruz izan zen. 

Ondoren, Xebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak txanda izan zen. Lehenengo, agurrak bota zituzten, eta ondoren guk ofizioak, puntuak eta oinak jarri genizkien. Amaitzeko berriz agurrak bota zituzten eta jaialdia amaitu zen. Arratsalde ederra pasa genuen!!! 

 ANE ETA AINTZANE