Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2015/12/11

EUSKERAREN EGUNA



Abenduak 3-an euskararen eguna ospatu genuen. Goizean irratsaioa izan genuen, euskerari buruz informazioa, bertsoak, ipuinak, abestiak… eta bertan, baita ere, parte hartu zuten gure herrira beste herrialdeetatik etorri eta euskera ikasi duten hainbat ikaslek: Noor, Ali, Sherjeel, Rehan, Lahbib, Rim, Hussain, Jadiya eta Khadisha.



Arratsaldean Marian Larrearekin, Jokinen emaztearekin, kantaldia izan genuen 16:30arte. 16:30etatik 18:30 arte kars-ak, puzgarriak, jolasak eta txokolatada izan genituen.




Oso egun polita izan zen Aizarnazabalen!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina