Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...

2016/12/05

EUSKERAREN EGUNA














kaixo denoi, abenduaren 2an, Euskeraren eguna ospatu genuen. Goizeko 9:30tan irratisaioa egin genuen. Arratsaldean Mariam gurekin izan zen eta soinketa gelan egin genuen jaialdian euskal kantak abestu genituen. Bukatzeko patioan  Pirritx eta Porrotxen " Ahoa bizi, Belarriak prest" abestia dantzatu genuen. 



Euskeraren egunerako bertsoak  ( doinua txikitin parian baina)

1-Hizkuntzakin gabiltza
hainbat modutara
guk euskaraz egiten  txikitin parian baina
ai gure bizitza da

2-Gure eguna da bihar
euskaldunak gara
erraz mintzatzen degu  txikitin parian baina
ai eta gurea da

3-Hizkuntza polita da
hitzeitedeu trebe
euskaraz bizi gara   txikitin parian baina
ai baita jaio ere

4-Kanpotik etorri ta
datoz guregana
ta guk eskertzen degu  txikitin parian baina
ai iten duten lana

5-Gu aspertuta gaude
gaztelera aitzen
jende askok badaki  txikitin parian baina
ai ez du hitzegiten.

Egun honetako argazki bilduma blogaren ezkerro zutabean Argazkiak atalean ikusi dezakezue, edo hemen sakatuta

Irratisaioa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina